Atlanta
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Atlanta Ameriketako Estatu Batuetako Georgia estatuko hiriburua da. 2008an hiriak berak 537.958 biztanle zituen eta metropolitar barruti osoak 5.376.290.
Remove ads
Historia
Gaur egun Atlantak duen lekua txeroki eta creek amerindiar herrien lurraldea zen, etnia horiek egotzi zituzten arte. Atlanta altxatzen den lurraldea Georgiako estatuari utzi zioten creek tribuko indigena amerikarrek 1821ean. Atlanta 1836an sortu zen eta 1847an hiri kategoria jaso zuen.
Sezesioko Gerra Zibilean 15.000 biztanle izatera iritsi zen eta trenbide puntu logistiko garrantzitsu bihurtu zen. Atlanta tropa konfederatuen hornidura-gune nabarmena zen, eta, beraz, William Tecumseh Sherman jeneral unionistaren kanpainaren helburu bihurtu zen Chattanoogatik, mendebaldetik etorrita. 1864ko irailean hartu zuen hiria Shermanek, baina gero itsasorantz jarraitu zuen kanpaina eta enpeinu horretarako Atlantan indarrik ez uzteko, azaroaren 15ean Shermanen aginduetara ia hiri osoa kiskali zuten suteekin. Gone with the Wind eleberri eta film ezagunean agertzen da historiako pasarte hura.
Atlanta berehala suspertu zen Gerra Zibilaren ondoren, eta 1868an aukeratu zuten estatuko hiriburu. Erabaki hori 1877an egin zen bozketa herrikoiaren ondoren. 1900ean Georgiako estatuko hiririk handiena bihurtu zen.
Segregazioaren kontrako eta eskubide zibilen aldeko borroketan, 1962 eta 1969 bitartean, Atlantako eskoletan arraza-integrazioa modu baketsuan gauzatu zen beste toki batzuekin alderatuz. 1973an Atlanta izan zen alkate beltza hautatu zuen Estatu Batuetako hegoaldeko lehen hiri garrantzitsua.
Atlanta udalerriko biztanleriak behera egin du 1970eko hamarkadatik, baina metropoli-eremukoa modu esponentzialean hazi zen 1980 eta 1990 artean. 1994an Joko Olinpikoen egoitza bilakatu zen.
20. mende anmmaieran, beltzak nagusi ziren Atlantako banaketa demogragfikoan (%67 1990ean), baina 2010. urterako, %54era jaitsi ziren, eta izatez beltzen populazio jaitsi egin da 21. mendean, eta aldiz igo nabarmen zuriena, hispanikoena eta asiaerrena.
Remove ads
Klima
Remove ads
Kirola
Atlantan, 1996ko Olinpiar Jokoak ospatu ziren, Aro Modernoko Olinpiar Jokoen ehungarren urteurrenean.
Saskibaloia
NBAko ohiko talde bat, Atlanta Hawks da
Beisbola
Atlanta Braves taldea da Georgia AEBetako estatuko hiriburuko beisbol taldea.
Futbol Amerikarra
Atlanta Falcons, NFLko ohiko talde bat da.
Pertsonaia garrantzitsuak
- Martin Luther King (1929-1968), politikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.


Herri eta hiri senidetuak
Atlanta ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

