From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroako Aldizkari Ofiziala edo NAO (gaztelaniaz: Boletín Oficial del Navarra edo BON) Nafarroako Foru Erkidegoaren aldizkari ofiziala da, erkidego horretan argitaratu behar diren xedapen orokor, administrazio egintza eta arau guztiak argitaratzen dituen hedabidea.[1] Gaur egun edizio elektronikoa soilik argitaratzen da, gaztelaniaz eta euskaraz. 58/2009 foru dekretuak (2009ko uztailaren 2koa) arautzen du Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Nafarroako Aldizkari Ofiziala | |
---|---|
Laburdura | BON |
Mota | argitalpen ofizial |
Fitxa teknikoa | |
Lehen zenbakia | 1975eko urtarrilaren 6a |
Hizkuntza | gaztelania eta euskara |
Argitaratze lekua | Iruñea |
Identifikadoreak | |
ISSN | 1130-5894 |
bon.navarra.es eta navarra.es… |
Nafarroako lehenbiziko aldizkari ofiziala 1838ko martxoaren 1ean argitaratu zen, Boletín Oficial de Pamplona izenarekin. 1847tik aurrera Boletín Oficial de la Provincia de Navarra bihurtu zen, eta 1975tik aurrera Boletín Oficial de Navarra izena hartu zuen. Euskararen Foru Legean ezarritakoaren ondorioz, 1989tik aurrera gaztelaniaz eta euskaraz argitaratzen da, argitalpen banatan, aldi berekoak baina bereiz.
Edizio elektronikoa 1996ko maiatzaren 1ean hasi zen, paperezkoarekin batera. Nafarroako Gobernuaren web zerbitzuen atarian argitaratzen da. Lehenbiziko testu bertsio modura eta 2001etik aurrera jatorrizkoaren faksimile gisara, dohainik begira daitekeelarik.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeko 11/2007 Foru Legeak (2007ko apirilaren 4koa), bere 43. artikuluan, bertsio elektronikoak paperezko argitalpen inprimatuak dituen lege ondorio berak dituela zehazten du.
Maiztasunari dagokionez, 58/2009 foru dekretuak zehazten du astean Nafarroako Aldizkari Ofizialaren hiru ale arrunt argitaratuko direla gutxienez. Gaur egun, astelehenetik ostiralera argitaratzen da, jaiegunetan izan ezik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.