From Wikipedia, the free encyclopedia
Narses Armeniakoa (pehlevieraz: 𐭭𐭥𐭮𐭧𐭩; persieraz: : نرسه; ? - 302), Narseh ere deitua, Armeniako erregea izan zen 272 eta 294 bitartean, eta Sasandar Inperioko xahanxah 293-302 urteetan[1]. Ez da nahastu behar Narses bizantziar jeneralarekin.
Narses Armeniakoa | |||
---|---|---|---|
293 - 302 ← Bahram III.a - Hormizd II.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | III. mendea | ||
Herrialdea | Sasandar Inperioa | ||
Heriotza | 302 (egutegi gregorianoa) ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Naqsh-e Rostam | ||
Familia | |||
Aita | Xapur I.a | ||
Ezkontidea(k) | Shapurdukhtak of Sakastan (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Sasandar dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Zoroastrismoa |
Xapur I.aren semea zen. 272 aldean, Armeniako errege izendatu zuten. 293an, bere iloba Bahram III.aren aurka matxinatu zen, eta laster Sasandar Inperioko errege bilakatu zen[1].
Erromatarrei eraso zien, eta Tiridates III.a Armeniako tronutik eraitsi zuen 294an. 296an, Galerio zesarra bentzutu zuen Kalinikotik gertu, Eufratesen ondoan. Baina, 297ko neguan, Galeriok Armenia inbaditu zuen, armada handi baten buru, eta erabat azpiratu zuen Narsesen gudarostea Satalako guduan.
Narsesk bake ituna sinatu behar izan zuen, Mesopotamia mendebaldea eta Tigrisen ibarraren mendebaldeko bost probintzia erromatarrei emanez. Armenia ere Erromaren mende gelditu zen. Bake horrek berrogei urte iraun zuen, 337 arte. Narses 302an hil zen; haren seme Hormizd II.a izan zen oinordekoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.