From Wikipedia, the free encyclopedia
Natalia Arroyo Clavell (Espluges de Llobregat, Herrialde Katalanak, 1986ko apirilaren 14a) kataluniar futbolari ohi eta entrenatzailea da.
Natalia Arroyo | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Natàlia Arroyo Clavell | ||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Esplugues de Llobregat, 1986ko apirilaren 14a (38 urte) | ||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Katalunia | ||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbol entrenatzailea, futbolaria, kazetaria eta kirol esataria | ||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | atzelaria | ||||||||||||||||||||||||||
nataliaarroyo.weebly.com | |||||||||||||||||||||||||||
2020-2021 denboralditik, Realeko entrenatzailea[1], Gonzalo Arconadaren tokian[2]. Ezaguna izan da iritzi emaile lanean, Gol telebista katean, besteak beste. Era berean, Kataluniako selekzioko entrenatzailea da 2014az geroztik.
Bartzelonako harrobian hezi zen futbolari gisa, baina ez zuen ibilbide handiegirik osatu, lesio larri baten ondorioz. Realean, lehendabiziko aldiz, ari da talde profesional bateko aulkian. Donostian, aurkitu du azken urteetan ibilbide oparoa izan duen taldea, bestea beste, Espainiako Kopa eta Euskal Herria kopa irabazi ditu bi sasoi eta erdian, eta Espainiako Superkopako finala jokatu zuen 2020. urteko otsailean[3]. Hala ere, haren aurkezpen-agerraldian aitortu zuen bezala, taldeari hobetzeko [4].
Espainiako Emakumezkoen Futbol Superligan nahiko hasiera ona osatzen ari da Nataliak zuzendutako taldea.
Berria egunkariari emandako elkarrizketa batean aitortu duen bezala, oso garrantzitsutzat jo du euskara[5]. Euskara ikasten ari da Antiguako AEKn, eta Euskaraldiaren bigarren edizioaren sasoian Belarriprest txaparekin azaldu da.
2021. urtean, ‘Les noies juguem a tot!’ ('¡Las chicas juegan a todo!') liburua aurkeztu du, Elisa SanJuanekin idatzitakoa; marrazkiak Roger Zannirenak dira. Larousse argitaletxeak argitaratu du.
Liburua kirolaren entziklopedia modukoa da, eta umeei zuzenduta dago.[6][7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.