Nicholas Winton
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sir Nicholas George Winton edo, jaiotza-izenez, Nicholas Wertheim (1909ko maiatzaren 19a - 2015eko uztailaren 1a) filantropo britainiar bat izan zen, Txekoslovakian, Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehenago 669 ume -haietako asko juduak- salbatzeko operazio bat antolatu zuena. Bertara egin zuen bisitaldi labur batean, iheslari-kanpamentuetan bizi-baldintza oso txarretan bizi ziren haurren zerrenda bat osatzen lagundu zuen eta, Erresuma Batura itzuli zenean, haur horiek hara eramateko eta haientzat bizilekua eta laguntza lortzeko bete behar ziren lege-baldintzak betetzeko lanean ibili zen.[1] Operazio honi Kindertransport ("haur garraioa", alemanieraz) izena jarri zioten gerora.
Nicholas Winton | |
---|---|
Winton 2077an Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Nicholas George Wertheim |
Jaiotza | Hampstead, 1909ko maiatzaren 19a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Slough, 2015eko uztailaren 1a (106 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stowe School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | business broker (en) , bankaria, filantropoa, militarra, Erresistentziaren kidea eta gizaldeko ekintzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Royal Air Force |
Gradua | flight lieutenant (en) |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
nicholaswinton.com | |
Ia inork ez zekien ezer Wintonen ekintza humanitarioei buruz ia 50 urtez, harik eta 1988an BBC kanaleko That's Life! programara gonbidatu zuten arte. Bertan, Erresuma Batura ekartzen lagundu zituen dozenaka haurrekin elkartu zen berriro, eta haien seme-alabak eta bilobak ezagutzeko aukera ere izan zuen. Britainiar prentsak goretsi egin zuen Winton, eta "Schindler britainiarra" izengoitia jarri zioten.[2] 2003an Elizabeth II.a erreginak Sir titulua eman zion Wintoni, "haur juduak naziek hartutako Txekoslovakiatik salbatuz, gizateriaren alde egindako lanagatik". 2014an Txekiako Errepublikako ohorezko titulu handiena, 1. Mailako Leoi Zuriaren Ordena, eman zion Miloš Zemanek, herrialdeko presidenteak. Winton 2015ean hil zen, 106 urte zituela.[3]