Sobietar Batasuneko Armada Gorrian teniente frankotiratzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Nina Alekseievna Lobkovskaia, errusieraz Ни́на Алексе́евна Лобко́вская (Fiodorovka, Karagandy probintzia, 1925eko martxoaren 8a) Sobietar Batasuneko Armada Gorrian frankotiratzailea eta irakasle aritu zen. Bigarren Mundu Gerran, teniente mailara iritsi zen. Gerran 89 lagun hil zituela konfirmatuta, gerrako frankotiratzaile hilgarrienetako bat bihurtu zen.[1]
Nina Lobkovskaia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Fyodorovka (en) eta Karagandy probintzia, 1924ko martxoaren 8a (100 urte) |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Frankotiratzaileen Trebakuntzarako Emakumezkoen Eskola Zentrala |
Jarduerak | |
Jarduerak | frankotiratzailea eta marksman (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Armada Gorria |
Gradua | teniente |
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran |
Nina Lobkovskaia1925eko martxoaren 8an jaio zen, Karagandá probintziako Fiodorovka herrian, Kazakhstango Sobietar Errepublika Sozialistan (RSS), bost neba-arreben artean zaharrena izan zen. Siberian hazi zen, laster Tajikistanera joan zen arren, Alexéi aitaren osasun egoera delikatuaren ondorioz. Aita 1942an Armada Gorrian sartu zen Voronezheko batailan eta urte bereko urrian hil zen. Bigarren Mundu Gerra ez zen Tayikistanen izan, baina gerrako errefuxiatu asko iritsi zirenez Tayikistango Sobietar Errepublika Sozialistara, Lobkovskaiak oso serio hartu zuen gerraren eragina. Ondorioz armadarako boluntario gisa eskaini zen, eskolatik graduatu ondoren Komsomol-en aholkupean.[2][3]
Hainbeste sufrimendu eragiten ari zen,zeinek etsaiarekiko gorrotoak ito egiten ninduen. Gorrotoak armadarekin bat egiteko erabakia hartzera eraman ninduen. Baina ez zen erraza izan, emakumeak ez ziren borrokatzera bultzatzen eta.
17 urte zituela, Nina Lobkovskaia Errusiako ekialdean Veshniakira frankotiratzaile gisa entrenatzera bidalitako 300 emakumeetako bat izan zen. Sobietarrek ikusi zuten frankotiratzaile postua ondo egokitzen zitzaiela emakumeei, txikiak eta pazientzia handikoak zirelako, eta kondizio aerobiko handiagoa zutelako. Modu horretan, ez zuten gorputz-borrokan aritu beharrik.[4]
Veshniakin Emakumeentzako Frankotiratzaileen Entrenamendurako Eskola Zentralean frankotiratzaile gisa entrenatu zuen. 1945eko otsailetik gerra amaitu arte, Lobkovskaiak emakume frankotiratzaileen konpainia bat zuzendu zuen, Kaliningo Fronteko Talka Armadari atxikia (gerora Bigarren Fronte Baltikoa izendatu zuten), eta azkenean Berlingo guduan jarri ziren martxan. Gau batean,unitateak errepide-zati bat defendatzen zuen bitartean, 27 borrokalari etsai harrapatu zituen. Nina Lobkovskaiak 1943ko abuztuaren 10ean ireki zuen borroka-kontua, eta, urtebete geroago Baltikoko eta Bielorrusiako fronteetan borrokatu ondoren, gutxienez 89 etsai hilak zituen.[5][6][7]
1944ko udazkenean, Bielorrusiako Lehen Fronteko 3. Talka-armadan sartu zen, eta Varsoviara eraman zuten. Han, zenbait taldetan, emakume frankotiratzaileen talde txiki batzuk aritu ziren, Emakumeentzako Frankotiratzaileen Eskola Zentraleko graduatuak. Guztiak eranstea erabaki zen. Orduan, frankotiratzaileen konpainian 3 pelotoi zeuden. Nina Lobkovskaia pelotoi-komandante ohia konpainiako komandante izendatu zuten eta teniente-maila jaso zuen.[8] Konpainia horren agintean, sobietarrek Polonian aurrera egin zuten, 1945ean Berlinera iritsi arte.
Gerra ostean, Moskuko Estatuko Unibertsitateko Historia Fakultatean graduatu zen eta Lenin Museo Zentralean irakasle lanetan aritu zen 20 urtez baino gehiagotan.[9]
1974an, SESBeko Soviet Goreneko Presidiumak Nina Lobkovskiri eman zion Errusiako Sobietar Errepublika Sozilistako ohorezko kulturako langilearen ohorezko titulua, jarduera iraultzaileak eta Leninen jaraunspen teorikoa sustatzen egindako zerbitzuengatik.[10]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.