arraunlaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Noël Vandernotte (Angelu, 1923ko abenduaren 25a - Bellcaire, 2020ko ekainaren 19a) lapurtar arraunlaria izan zen. Fernand Vandernotteren semea, aitarekin batera Berlingo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta baita brontzezko domina lortu ere. Gizonezko dominadun gazteenetariko bat izan zen, orduan 12 urte eta 233 egun besterik ez baitzituen.[1] Dimitrios Loundras baino ez zuen aurrean: 1896ko Joko Olinpikoetan taldekako barra paraleloetan hirugarren amaitu zuenean, 10 urte eta 218 egun zituen.
Noël Vandernotte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Angelu, 1923ko abenduaren 25a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Saint-Étienne-du-Grès, 2020ko ekainaren 18a (96 urte) |
Familia | |
Aita | Fernand Vandernotte |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Frantziako selekzioarekin brontzezko bi domina irabazi zituen arraunean Berlingo Jokoetan (1936), eta domina bat baino gehiago irabazitako lehenbiziko euskal atleta da; zazpi dira guztira. Vandernotte Angelun jaio zen, baina haurra zela Bretainiara joan zen bizitzera, familiarekin. Henri, haren aita, bretoia zen, eta errugbian jokatu zuen Baionan. Ama, Leontine Etxebarne, angeluarra zen. Bigarren Mundu Gerrako urteetan (1939-1945) Vandernotte Angelura itzuli zen, etxebarnetarren etxera, aitari Alemaniaren okupazioaren kontrako erresistentzian lagundu zionez, Euskal Herrian seguruago egonen zela iritzita.[2]
Beaucairen erretiratu egin zen, aseguru-agentea izan ondoren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.