Oglio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Oglio ibaia Italiako iparraldeko ibai bat da, Lombardia eskualdean zehar doana, Po ibaiaren bigarren ibaiadarrik luzeena, eskuinaldetik. 265 km luze da (Italiako 5. ibairik luzeena) eta 6.649 km ² -ko arroa drainatzen du. Izen zaharra Ollius zuen.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mota ...
Oglio | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 280 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°02′41″N 10°39′38″E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 6.649 km² |
Arro hidrografikoa | Po basin (en) |
Ur-emaria | 137 m³/s <> 13 m³/s |
Lakuak | Lake Iseo (en) |
Bokalea () | Po |
Itxi
Bi errekasto elkartuta sortzen da: Narcanello, Presena glaziarrean sortua, eta Frigidolfo, Ercavallo aintziran, Stelvioko parke nazionalean. Batzen diren tokiari Corno dei Tre Signori esaten zaio, hiru jaunen adarra.
Brescia, Bergamo, Cremona eta Mantua probintzietatik igarotzen da.