Ibai

berezko ur-lasterra, aski handia, itsasora edo beste ibai batera isurtzen dena / From Wikipedia, the free encyclopedia

Ibaia ubide naturala da, aski handia[1], normalean euritik edo elurraren urtzetik datorrena goiko lurretatik behekoetara, eta itsaso, aintzira edo beste ibai batera isurtzen dena. Batzuetan ordea, ibaiak lurrean barneratzen dira (batez ere ingurune karstikoetako sarbegietan) edo guztiz lehortzen dira, beste nonbaiten isuri baino lehenago. Ibaiak uraren zikloko atal garrantzitsu bat dira.

Ega ibaia Lizarra zeharkatzean
Lea ibaia Bizkaiko golkoan itsasoratzen, Lekeition.

Ibaiaren jatorria iturburuetan dago, ibilgua osatzen du eta normalean bokale edo ibai-ahoan amaitzen. Ibai bakoitzak arro hidrografikoan biltzen ditu urak.