euskal abesti herrikoia From Wikipedia, the free encyclopedia
Oi Pello Pello euskal abesti herrikoia da. Resurreccion Maria de Azkue ikertzaileak Azkainen jaso zuen XIX.mendeko bukaeran edo XX. mendearen hasieran eta Cancionero Popular Vasco liburuan argitaratu zuen 1920an-edo, Aita Donostia musikariaren laguntzarekin.[1][2][3]
Oi Pello Pello | |
---|---|
Mikel Laboaren, Ximun Haranen eta Mocedadesen musika-lana | |
Egilea(k) | Mikel Laboa, Ximun Haran eta Mocedades |
Sorrera-urtea | 1900 |
Aurkitzailea edo asmatzailea | Resurreccion Maria Azkue eta Jose Gontzalo Zulaika |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-musika |
Hizkuntza | euskara |
Argumentu nagusia | genero-berdintasuna, Gorua, Langileen mugimendua Euskal Herriana eta Erotismoa |
Kantutegi herrikoian arrakasta lortu duten beste abesti tradizional batzuen egitura errepikatzailea du, non ahapaldi edo estrofa bakoitza aurrekoarekin lotzen baita. Egitura tipikoa da euskal kantutegian, agertzen da Zozoa, Irungo Maio edo Aldapeko sagarraren adarraren puntan abesti ezagunetan, edo Alouette kantu frantsesean ere.[4]
Lihoa edo artilea lantzeko beharrezko diren urrats guztiak azaltzen dira abestian banan-banan eta estrofaz estrofa: irutea, astalkatzea, harilkatzea, xuritzea, irakitzea, pikatzea eta jostea.[5] Garai hartan lihozko arropak eta izarak edukitzeak bizitza bigunagoa eta atseginagoa izateko balio izan zuen baserrian. Neolitikotik hasita kultura guztiek landu dute lihoa. Esate baterako. Dimako emakumeek orokorrean eta Braulia Pujana dimoztarrak konkretuan behar handia egin zuten liho-kultura horren barruan.[6]
Badira zenbait interpretazio kantaren benetako esanahiaz:
Zaila da jakitea zein zen jatorrizko esanahia, baina testuinguru diferenteetan esanahi diferenteekin erabili ahal izatea abestiaren arrakastarako eta iraunkortasunerako faktorea izan da, ziur.
Oi! Pello, Pello, logale nauk eta
jinen niza ohera?
Irun ezan eta gero, gero, gero,
irun ezan eta gero, gero, bai.
Oi! Pello, Pello, astalkatu diat eta
jinen niza ohera?
Astalka zan eta, gero, gero, gero,
Astalka zan eta, gero, gero bai.
Oi! Pello, Pello, irun diat eta
jinen niza ohera?
Harilka zan eta, gero, gero, gero,
Harilka zan eta, gero, gero, bai.
Oi! Pello, Pello, harilkatu diat eta
jinen niza ohera?
Jos ezan eta, gero, gero, gero
jos ezan eta, gero, gero, bai.
Oi! Pello Pello josi diat eta
jinen nizan ohera?
Argia dun eta, bihar, bihar, bihar,
Argia dun eta, jinen iz bihar.
Abesti-argitalpen hauetan azaldu da kantaren deskribapena:[10]
Garai modernoetan Ximun Haran pilotariak Iparraldean eta Mikel Laboak Hegoaldean egin zuten ospetsu. Mikel Laboak 1964an grabatu zuen, lau abestiko “Azken” izeneko biniloan, eta ondoren, 1980an, “Lau-bost” LPan. Abestiaren grabazio hauek sortu izan dira urteetan zehar:[10]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.