Dima

Bizkaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia

Dimamap
Remove ads

Dima Bizkaiko udalerria da, Arratia eskualdekoa, 2016. urtean 1.459 biztanle zituena. Biztanle gehienak Ugarana auzoan bizi dira, Dimako herriburuan.

Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...
Remove ads

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Dima bailara luze bat da Igorretik Otxandioraino doana albo bietan ingurune oso malkartsu eta ikusgarrian kokatuta dagoena. Bailarako puntu baxuena 200 metroan dagoen Ugarana auzoa da, Dimako auzoburua dena, bertan kokatzen da udaletxea eta eliza nagusia. Hortik Otxandiora doan errepidea iparraldean Urkiolaraino heltzen den Aramozko mendilerroa dauka, hor Mugarra (964 metro), Arrietabaso (1.018 m) eta Leungane (1.009 metro) mendiek Dima eta Mañaria banatzen dute Zornotza eta Durangotik. Errepide horretako hegomendebaldean Urrekoatxa haitzak eta Altungane ingurukoek banatzen dute Areatza eta Zeanuritik. Beraz, Dima osoa iparmendebaldera begira dagoen bailara da, bere irteera naturala Igorrerantz duena.

Hegoaldean Dimako udalerriaren mutur bat Otxandioraino iristen da. Tarte horretan, Dimako mendatearen hegoaldean, urak hegoalderantz isurtzen dira, isurialde mediterraneorantz.

Udalerriko ibai nagusia Indusi ibaia da. Hegoekialdetik iparmendebaldera doa, eta Arratia ibaian isurtzen ditu urak Igorren.

Nabarmentzekoak dira Baltzola auzoko kobak, Geologikoki ikusgarriak eta eskalada egiteko egokiak. Josune Bereziartu eskalatzailea Baltzolako haitzuloko sabaian aritzeagatik ezaguna da mundu mailan. Bertan goi-Paleolitoko aztarnak aurkitu zituzten aspaldi.[5] Eta gainera Baltzolako inguruetan mitologiazko ipuin ugari jaso baitituzte ikerlari askok.[6]

Kobak baino beherago Jentil-zubi dago, harrizko arku natural harrigarri horren azpitik pasatzen da Baltzola joateko bidea.[7]

Mugakideak

Iparraldean Igorre, Lemoa eta Zornotza; hegoaldean Ubide eta Otxandio; ekialdean Mañaria, Abadiño eta Durango; eta mendebaldean Arantzazu, Artea, Areatza eta Zeanuri.

Auzoak

Dima auzo nagusiak hauek dira:[8]

Remove ads

Ekonomia

Nekazaritza (barazkiak), abeltzaintza (esne- eta haragi-behiak) eta basogintza dira lanbide nagusienak. Baina, dimarren erdiak ondoko herrietan egiten du behar, industrian, eta zerbitzu-sektorean.[5]

Demografia

Biztanleriaren tamainaUrtea9001200150018002100240027003000189019201950198020102040DimaBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.

Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko hautagai Rafael Ugalde aukeratu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduko hautagaitzak irabazi zuen, Nekane Intxaurtza Etxebarria alkate hautatua izan zela.

2015eko udal hauteskundeak

Dimako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu*
5 / 9
471 (% 52,98)
5 / 9
481 (% 51,89)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 9
390 (% 43,87)
4 / 9
435 (% 46,93)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean
Informazio gehiago Alderdi politikoa ...
Remove ads

Euskara

Mendebaleko euskararen barruan Arratiako euskararen barruan kokatzen da dimarren hizkera. Herritar gehienak euskaldunak izanda Dima euskarak Bizkaian duen arnasgune nabarmenetako bat da. Hori herriak euskararen kulturari egin dizkion hainbat ekarpenetan ikus daiteke:

UEMAko kidea

Thumb
UEMAn dauden eta egon litezkeen herriak. (Iturria: Berria)

Udalerri mailan euskara gizarte-bizitzaren alor guztietara hedatu nahi duen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da Dima.[16]

Udalerri euskalduntzat jotzen dituzte euskal hiztunen portzentajea %70etik gorakoa duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean. Baldintza hori betetzen duten herri guztiak sartuko balira guztira 200.000 biztanle inguruko ingurunea litzateke. [17]

Ahotsak.eus ataria

Dimako Balentin Ziarrustaren[18] testigantza (Ahotsak[19][20] proiekturako)

Ugari dira (gutxienez 23 hizlari) Ahotsak.eus atarian Dimako hizkeraz jaso ahal izan dituzten elkarrizketak.[21]

Dimoztarren ekarpenak euskararen kulturara

Hainbat dimoztarrek ekarpen nabarmenak egin dizkiote euskararen bizitzari eta kulturari, besteak beste hauek:

  • XVIII. mendeko Juan Antonio Iza-Zamakola (1756-1826), eskriibau eta historialaria izan zen Madrilen eta gero kazetari Bilbon. Erdaraz idatzi zuen batez ere. besteak beste, bi obra hauek euskal Herriaz eta euskaraz:
    • Historia de las naciones bascas de una y otra parte del Pirineo Septentrional y costas del mar Cantábrico (Auch: 1818).
    • Perfecciones analíticas de la lengua bascongada, (Bilbo, 1822).
  • XIX. mendeko Saturnino Soloeta (1881-1964), idazlea izan zen. Misiolari kaputxino ibili zen munduan zehar Friburgon, Argentinan, Txilen, Txinan Filipinetan. Euskaraz ez zuen idatzi baina euskara ikasteko metodoak datzi zituen: Curso primero del idioma vasco (1912), Curso segundo del idioma vasco (1913), Conjugación sintética del verbo vasco (1913), Le petit basque: Cours élémentaire de Grammaire Basque, dialecte Labourdin (1913), Ensayo de unificación de dialectos baskos (1922). Polikarpo Iraizozek euskaratu zuen oroitzapen-liburua.
  • Esteban Uriarte (1894-1947) bertsolaria izan zen. Kepa Enbeitarekin aritu zen askotan, eta 1935eko Txapelketa Nagusian parte hartu zuen.[22]
  • Lino Akesolo (1911-1991), idazlea. Euskaltzale saiatua izan zen: Euskerazaintzako lehen buru, euskaltzain urgazlea, Eusko Jaurlaritzaren Euskara Batzordekoa, Diccionario de autoridades del euskera hiztegiaren arduraduna, eta abar. Ederto ezagutzen zituen euskara eta idazle klasikoak.Bizkaieraz egin zuen bere lanik gehiena. Haren obra zenbait: Ipiña ta Ipiña´tarren barri (1958); Euskal-esnale euskal-idazle. Yose Pablo Ulibarri (1962); Euskalherriaren adiskideak eta Euskal-hiztegia (1954) etab. Aldizkari askotan idatzi zuen: Euskal Esnalea, Karmen'go Argia, Euzko-gogoa, Karmel, Olerti, Jakin, Jesus'en Biotzaren Deia, BAP, Agur, Zer, eta abarJ
  • Txomin Aurrekoetxea (1943-), 1984tik 2005era bitarte Eusko Legebiltzarkidea izan zela hezkuntza, euskara eta giza-eskubideak izan ziren gehien jorratu zituen arloak.
  • Abel Ariznabarreta (1952-), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordea. EKTko kontseilaria.[23] Hamaika artikulu idatzi ditu batez ere hezkuntzaz, antropologiaz, Dimaz edo Arratiaz, [24] [25]
  • Thumb
    Gotzon Aurrekoetxea euskaltzain urgazlea
    Gotzon Aurrekoetxea (1954-). Adorez hiztegi-sorta sortu zuen Bostak bat lantaldearen bost sortzaileetako bat izan zen 1981ean. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1991ko urtarrilaren 31n. Harrezkero hainbat batzordetan partu hartu du, horien artean Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoa (1985-)[26] eta Euskalkien Ikerketa (1991-1995).[27]
  • Juan Mari Atutxa Egiraun (1959-), idazlea.[28][29] Hiru eleberri eta narrazio-liburu bat idatzi zituen 1984tik 1992ra bitartean.
  • Jose Ramon Aihartza (1962-), zoologo eta irakaslea EHUn, kidea UEUn eta aitzindaria natur zientzietako gaiak euskaraz lantzen, batez ere saguzarrei buruz. Ia 500 orri eta 780 irudi dituen euskarazko liburu batean animalia ornodunen unibertsoa deskribatu zuen.[30]
  • Nekane Intxaurtza Etxebarria (1965-), euskaraz 400 liburutik gora plazaratu duen Udako Euskal Unibertsitateko argitalpenen arduraduna 1990etik.[31] 2015etik 2019ra bitarte Dimako alkatea izanik UEMAko eragileetako bat ere izan da.[16]
  • Lorea Bilbao Ibarra (1968-) Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria (2000-2005), Eusko Jaurlaritzako Kulturako aholkularia hizkuntza-politikarako (2005-2009), Bizkaiko Batzar Nagusien ahalduna (2011-2015), eta EAJko Euskadi Buru Batzarreko burukidea, euskara, hezkuntza, kultura eta kirol arloetako arduradun gisa.
  • Josune Gorospe (1969-), legebiltzarkidea da eta euskararekin lotuta dauden gaiak jorratu ditu bertan, esaterako Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Plana.[32]
  • Ainhoa Latatu Nuñez (1973-) Udako Euskal Unibertsitateko Natura-Zientziak saileko sailburua izan zen 1998tik 2002ra bitartean, eta ordudanik UEUko unibertsitate-mailako prestakuntzaren arduraduna da.[33] Ardura horrekin lanean graduondoko 13 berezko titulu antolatu ditu UEUk UPV/EHUrekin batera, horietan gutxienez 240 pertsona euskaraz titulatu direla. Gainera 40tik gora zientzia-bilkura edo jardunaldi profesionalen antolatzaile ere izan da.[34]
Remove ads

Kultura

Ondarea[8]

Thumb
Dimako eliza
  • San Pedro apostol eliza, Pietatearen baseliza eta hilerria (Ugarana).
  • Zamakolako errota eta Errotazar zentral hidroelektrikoa (Indusi).
Thumb
San Lorentzo baseliza (Baltzola)

Lihoa

Lihozko arropak eta izarak edukitzeak bizitza bigunagoa eta atseginagoa izateko balio izan du mendeetan zehar. Neolitikotik hasita kultura guztiek landu dute lihoa. Dimako emakumeek orokorrean eta Braulia Pujana dimoztarrak konkretuan behar handia egin dute liho-kultura horren barruan.[35]

Ipuin eta legendak

Baltzolako inguruetan mitologiazko ipuin eta legenda ugari jaso dira. Jentilak Baltzola inguruetako mendian bizi omen ziren gizaki eskerga batzuk ziren. Euren zaletasun bat harriak oso urrun jaurtitzea omen zen eta jendeari gauza asko irakatsi omen zioten, esate baterako garia ereiten edo burdina lantzen.

Batzuek diotenez, oraindik sorginek eta izpiritu batzuek ezkutaleku gisa erabiltzen dituzte. Kobak baino beherago Jentil-zubi dago, harrizko arku natural horren azpitik pasatzen da Baltzola joateko bidea. Legendak dioenez, jentilek egin zuten, alde batetik bestera pasatzeko.[6]

Antropologia

Dimako hainbat azterketa antropologiko aztertu ditu Abel Ariznabarretak, besteak beste hauek:[24]

  • Behinola basakortak, gaurregunean kortabasoak.
  • Kortabasoak: lurraren jabetza eta erabilpenak mendialdean
  • Errotarien kontatzeko sistema
  • Arratiako ohitura eta sineskerak R. M. Azkueren "Euskalerriaren Yakintza"-n
Remove ads

Dimoztar ezagunak

Remove ads

Argazki galeria

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads