Oihana Kortazar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Oihana Kortazar Arantzeta (Elgeta, 1984ko ekainaren 29a) gipuzkoar mendi lasterketaria da. Mendia bere aisialdirako ihesbide nagusi zelarik, 2008an bere bikotekidearekin Mutrikura bizitzera joan zenean, ausaz, bere lehen mendi lasterketa egin eta irabazi egin zuen; Arnoko Mendi Lasterketa.
Oihana Kortazar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elgeta, 1984ko ekainaren 29a (39 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ultramaratoilaria eta maratoilaria |
Esan bezala, nahiz eta Elgetan hazi, gaur egun Mutrikun bizi da bere bi seme; Aimar eta Aratz, eta gizonarekin batera[1].
Salomón Santiveri taldean ibilitakoa, 2011n Europako Txapelketa[2] eta Skyrunner World Series[3] irabazi zituen.
2021eko maiatzean, Espainiako txapelduna (3.06.22) bihurtu zen, Jaenen jokatutako txapelketan irabazi ondoren. Maite Maiora bigarren sartu zen (3.06.30). Gainera, Euskal selekzioan taldeka irabazi zuen, emakumezko eta gizonezkoetan.[4]
2024ko otsailaren 2an Munduko Kopako Acantilados del Norte lehen proba, Skyrunner World Series-eko lehen lasterketa 3. postua lortu zuen. 29 kilometroko proba (2.250 metroko desnibelarekin) izan zen. Emakumezkoen podiuma hiru euskaldunek osatu zuten. Lide Urrestarazu ordiziarrak irabazi zuen 3:04:39 denborarekin, bigarrena Naiara Irigoien (3.06.2) eta hirugarrena Oihana Kortazar (3.10.26).[5]
2024ko apirilaren 13an Espainiako kilometro bertikaleko txapelduna izan zen, Avila probintzian dagoen Candeledako Barranca parkean 7,5 kilometroko lasterketan irabazi ondoren.[6][7]