From Wikipedia, the free encyclopedia
Norvell "Oliver" Hardy (Harlem, Georgia, 1892ko urtarrilaren 18a - Burbank, Kalifornia, 1957ko abuztuaren 7a) Estatu Batuetako antzezlea izan zen. Familia burges batean jaio zen, eta antzezle eta kantari gisa jardun zuen gaztetatik ikuskari ibiltarietan. 1915ean abiatu zen zinemako lanetan, hasieran traidore- eta gaizto-paperetan. Gero alderdi barre-eragilea egokitu zitzaion, eta 1925ean Stan Laurelek eta biek hain famatua izan zen bikote komikoa osatu zuten (Laurel eta Hardy edo "Potzoloa eta Argala"), eta film segida luze bati hasiera eman zioten (1925-1951). Hardy eta Laurelen lanetan, bere pertsonaiaren gizentasun, logika eta ausardiari, lagunaren mehetasun eta zalantzak kontrajartzen zitzaizkion, eta kontraste horretatik sortzen zen grazia.
Oliver Hardy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Oliver Norvell Hardy |
Jaiotza | Harlem, 1892ko urtarrilaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Hollywood, 1957ko abuztuaren 7a (65 urte) |
Hobiratze lekua | Valhalla Memorial Park Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: intracranial thrombosis (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Myrtle Reeves (en) Virginia Lucille Jones (en) Madelyn Saloshin (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Young Harris College (en) Georgia Military College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, komediantea, zinema aktorea, stunt performer (en) , gidoilaria, film-zuzendaria eta zinema gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
laurel-and-hardy.com | |
| |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oliver Hardy |
Artikulu hau Georgiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.