Oneka Ortitz Iruñekoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Oneka Ortitz Iruñekoa (c. 848 – 890 eta gero)[1] Iruñeko Erresumako baskoi infanta bat izan zen.[2] Orti I.a Gartzeitz erregearen eta haren emazte Auriaren alaba. Oneka jaio zenean, hau da, 848. eta 850. urteen bitartean, ia Iberiar penintsula osoa omeiatar etxearen eskuetan zegoen. Iparraldeko Asturias eta Iruñeko Erresumak baino ez zeuden kristauen eskuetan, Kordobatik zetorkien mehatxua jasan arren. Oneka Eneko Arista bere birraitonak sorturiko Aritza leinuko kidea izan zen.[3]
Oneka Ortitz Iruñekoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Iruñea, c. 848 | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Iruñea, 890 ondoren (1175/1176 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Orti Gartzeitz | ||
Ama | Oria Iruñekoa | ||
Ezkontidea(k) | Abdulah I.a Kordobakoa (862 - 882) Aznar Santxitz Larraungoa (882 - 890) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Arista leinua | ||
Jarduerak | |||
Izengoitia(k) | Durr | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna islama |
Bere bizitzari buruzko informazioa erabat lausoa da. Xehetasun biografikoak bi iturrietatik datozkigu: alde batetik Rodako kodexa eta bestetik andalustar historialari musulmanen kronikak. Azken hauek Oneka deitzeko Durr (در) bere arabierazko izen berezia erabiltzen dute, euskaraz "perla" esan nahi duena. Oneka omeiar etxearen kide batekin ezkontzeagatik ezaguna da. Nahiz eta buruzagi musulman eta bere esklabo-ohaide kristau arteko ezkontzak arruntak izan, Onekarena printzesa kristau eta agintari musulman arteko ezkontza gutxienetariko bat da.[4] Bere ezkontzak Iberiar penintsula gobernatzen zuten familia kristau eta musulman nagusien arteko harremanak sortu zituen, aritzatarren eta omeiatarren arteko aliantza eratuz[5]. Ezkontza honen ondorio politikoek Oneka beraren heriotza igaro zuten.