From Wikipedia, the free encyclopedia
Phyllis Dorothy James (Oxford, 1920ko abuztuaren 3a- ibidem, 2014ko azaroaren 27a) britainiar idazlea izan zen. Polizia-nobelak idazten zituen.
P. D. James | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2013) | |||||||||||
Ahotsa | |||||||||||
1991ko otsailaren 7a - 2014ko azaroaren 27a
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Phyllis Dorohy James | ||||||||||
Jaiotza | Oxford, 1920ko abuztuaren 3a | ||||||||||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||||||||||
Bizilekua | Suffolk Notting Hill Gate (en) | ||||||||||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||||||||||
Heriotza | Oxford, 2014ko azaroaren 27a (94 urte) | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Sydney Victor James | ||||||||||
Ama | Dorothy Amelia Hone | ||||||||||
Ezkontidea(k) | Connor Bantry White (en) (1941 - | ||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Long Road Sixth Form College (en) | ||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | idazlea, politikaria, eleberrigilea eta zientzia-fikzio idazlea | ||||||||||
Lantokia(k) | Londres | ||||||||||
Enplegatzailea(k) | BBC | ||||||||||
Lan nabarmenak | |||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Influentziak | Dorothy L. Sayers, Evelyn Waugh, Margery Allingham (en) , Agatha Christie, Jane Austen eta Graham Greene | ||||||||||
Kidetza | Errege Literatura Elkartea | ||||||||||
Izengoitia(k) | P. D. James | ||||||||||
Genero artistikoa | Nobela poliziakoa detektibe-fizkioa | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | anglikanismoa | ||||||||||
Alderdi politikoa | Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorea | ||||||||||
|
Cambridgen ikasi zuen. 1949-1968 bitartean Gizarte Segurantzaren administrazioan lan egin zuen eta gero, 1968-1979 bitartean, Barne-ministerioko funtzionario izan zen. Nahiko berandu hasi zen idazten. 1963an argitaratu zuen bere lehen nobela, Estal iezaiozue aurpegia; hor agertu zen lehen aldiz Adam Dalgleish detektibea, gero polizia-nobelen sail arrakastatsu baten protagonista izango zen pertsonaia: Hiltzaile-sena (1963), Heriotza batere ez naturalak (1967), Urretxindor batentzat hil-jantzia (1971), Auzitegiko mediku baten heriotza (1977), Amarruak eta irrikak (1989). P. D. Jamesen polizia-nobeletan oinarrituta ospe handiko telesail bat egin zen, eta horri esker oso famatua egin zen bere izena. Cordelia Gray, emakume detektibe pribatuaren pertsonaia ere berak sortu zuen Emakume batek egiteko lan batere ez-egokia (1972), eta Burezurra larruazalaren azpian (1982) nobelen protagonista. Gizonen umeak (1992) izan zen bere eleberrietan polizia-eleberri ez zen lehena, haurrik gabeko mundu batean girotutako nobela futurista; ez zuen aurrekoek bezain harrera ona izan. 1994an polizia-nobelara itzuli zen Jatorrizko bekatuarekin. Irakaskuntzan ere aritu zen, arte ederretako fakultatean, egileen elkartean eta British Broadcasting Corporationen (BBC); azken horren zuzendari izan zen, eta horregatik guztiagatik 1991n noblezia-titulua eman zioten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.