BBC

From Wikipedia, the free encyclopedia

BBC
Remove ads

British Broadcasting Corporation edo BBC Erresuma Batuko irrati eta telebista enpresa publikoa da. 1922ko urriaren 18an sortu zen, irratia emititzeko, eta 1936ko azaroaren 2an telebista saioak ematen hasi zen. Erresuma Batu osorako emititzen dute Londonen duten egoitza zentraletik. BBC nagusiki telebista izateagatik ezaguna da, bederatzi kate baititu, baina irrati asko ere bai: 10 irrati nazional eta 40 irrati lokal. Webgunea ere dute. Kate gehienak Erresuma Baturakoak dira, baina nazioarteko bat ere dute, ia mundo osoko hedapena duena. David Clementi BBCko autoritate nagusia da eta Tony Hall, zuzendari nagusia. Jabea Erresuma Batuko Gobernua da.[1]

Datu azkarrak Datuak, Izen laburra ...
Thumb
BBCren egoitza Londresen

2025ean, Israel palestinarren aurkako genozidioa egiten ari zelarik, BBCko 100 langile baino gehiagok salatu zuten BBCk Israelen aldeko eta palestinarren aurkako ikuspegi partziala hartu duela.

Remove ads

Historia[2]

1922ko urriaren 18an jaio zen BBC, British Broadcasting Company Ltd. gisa. Ideia irratiak fabrikatzen zituzten enpresa-buruen bilkura batean irten zen. Esperimentuzko irrati-emisio batekin hasi ziren eta urte bereko azaroaren 14an eguneroko emisioari ekin zioten. John Reith proiektu berriaren lehen zuzendaria izan zen.

1927ko urtarrilean, errege-dekretu bidez gobernuaren kontrolpeko hedabide publiko bihurtu zen, British Broadcasting Corporation izenpean. Dekretu horrek BBCren helburu, botere eta betebeharrak zehazten ditu, eta Zuzendari Orokorra eta goi-mandatariak dekretuak berak zehaztutako politika betetzeaz arduratu behar dira.

1930eko hamarkada aldaketa handikoa izan zen BBCrentzat. 1932ko maiatzean, estudioak Savoy Hill eraikinera lekualdatu ziren. 1936ko azaroan, telebista zerbitzua emititzeko probekin hasi ziren, baina Bigarren Mundu Gerraren hasiera zela eta, 1939an, telebistaren emisioa eten egin zuten.

1946an emakumeei zuzenduriko irrati programa bati ekin zioten, Woman’s Hour izenekoa. 1948an lehen albistegiak aurkeztu zituzten, eta urte bereko udan telebistaz eman zituzten lehen olinpiar jokoak, Londonen ospatutakoak.

Hortik aurrera, BBCk irrati eta telebistako garapenean segitu zuen, eta alor askotan aitzindariak izan ziren: eguraldi-aurreikuspenak telebistaz ematen lehenetakoak izan ziren, parlamentuko saioak zuzenean emititzen hasi ziren…

1950eko hamarkadatik aurrera, aldaketak izan ziren, ez hain garrantzitsuak, hedabidearen oinarriak jada ezarrita baitzeuden: kolorezko emisioekin aitzindariak izan ziren, kate berriak sortzen hasi (BBC Two, bigarrena)... Hamarkada horretatik aurrerako aldaketa nagusia webgunea da, mundu guztira zabaltzeko aukera ekarri baitzuen. Hala, gutxinaka online zerbitzua garrantzia irabazten hasi zen, eta langile asko bideratu ziren horretara. Aldaketa hori dela eta, munduan zabaltzen hasi zenez, nazioarteko informazioari garrantzi handiagoa ematen hasi ziren, beste hainbat hedabide bezala (CNN, The New York Times, Deustche Welle...).

2025ean, Israel palestinarren aurkako genozidioa egiten ari zelarik, BBCko 100 langile baino gehiagok salatu zuten BBCk Israelen aldeko eta palestinarren aurkako ikuspegi partziala hartu duela. Israel-Palestina gatazkako informazioari buruz, BBC erabaki editorial opakuak hartu dituela eta zentsura ezarri duela adierazi zuten. Izan ere, zuzendaritzak galarazi zuen BBCk Gaza: Medics Under Fire dokumentala aireratzea, BBC «Israelgo Gobernuarekiko kritiko agertzeko beldurrak jota dagoelako». Hutsune ugari aipatu zituzten BBCko kazetariek: «Erakunde gisa ez dugu analisi esanguratsurik egin Erresuma Batuko Gobernuak palestinarren aurkako gerran parte hartu izanari buruz. Ez dugu arma salmenten edo horien ondorio juridikoen berri eman». Hori guztia «ez da kasualitatez gertatu, nahita izan da», zioten gutunaren sinatzaileek, eta arazo orokorrago baten barruan kokatu dute: «BBCk Palestina-Israel gatazkari buruz ematen dituen berrien parte handi bat palestinarren aurkako arrazakeriak» definitzen du.[3]

Remove ads

Irrati kateak

  • Radio1: Musika eta aisialdia.
  • Radio2: Erresuma Batuko irrati katerik entzunena, 12,9 milioi entzulerekin.
  • Radio3: Musika berezia: klasikoa, opera, munduko musika...
  • Radio4: Gai intelektualak, albisteak, nobelak, literatura...
  • Radio5: Eguneko 24 orduetan, albisteak, kirola eta eztabaidak.
  • Tokian tokiko irrati kateak: Gales, Eskozia eta Ipar Irlandan bereziki, baita bertako hizkuntzez (galesez, Eskoziako gaeleraz...) emititzen dutenak ere.
  • BBC World Service: Atzerrirako irratia.
Remove ads

Telebista kateak

  • BBC One: Munduko lehen telebista kate publikoa.
  • BBC Two: Dokumentalak, eztabaidak, analisia... Kolorez emititu zuen lehen telebista da (1967).
  • BBC Three: Gazteentzako telebista.
  • BBC Four: Telebista adimentsua: dokumentalak, jatorrizko bertsioko filmak, telesail ezagunak.
  • BBC News 24: Albisteak, egun osoan zehar.
  • BBC Parliament: Westmisterreko aferak eta nazioarteko politika.
  • CBBC: Sei urtetik gorako haurrentzako telebista.
  • CBeebies: Sei urtetik beherako haurrentzako telebista.
  • BBC World: Nazioarteko telebista, publizitate bidez finantzatua, nazioarteko albisteak eta analisia.

Negozio eredua

Europan telebista publikoa finantzatzeko bi eredu orokor daude: bata kanon bidezko finantziazioa da, eta bestea, finantziazio publikoa. Kanona telebista izateagatik bakarrik ordaindu behar den zerga zuzen bat da, telebista publikoa finantzatzeko erabilia. Bestalde, kanona erabiltzen ez duten herrialdeek finantziazio publiko bidez ateratzen dute aurrera telebista publikoa, salbuespenak salbuespen (Luxenburgo, Liechtenstein eta Monakoko telebista publikoak, adibidez, publizitate bidez soilik mantentzen dira). BBC kanon bidez finantzatzen diren telebista publikoen taldean sartzen da.

Britainiarrek 154,5 libera (181 euro) ordaindu zituzten kanonagatik 2019an. Lau liberako igoera izan zuten aurreko urtetik (4,7 euro). Zerga horren zenbatekoa Erresuma Batuko Legebiltzarrak zehazten du, baina normalean urtero kontsumorako prezioaren indizearen igoerarekin batera igotzen da, nahiz eta behin baino gehiagotan BBCk kanonaren prezioaren igoera eskatu dion Parlamentuari, kontsumorako prezioaren indizearen igoera motela dela eta. Eskaera horiek, negoziazio batzuen bitartez, askotan onartu dira: 1993an eta 2001ean, adibidez. Herrialde askotan, kanona ez ordaintzeak zigor gogorrak dakartza, isun administratiboetatik prozesu penaletara (azken hori Erresuma Batuaren kasua da).

Aitzitik, webguneak erabiltzaile bat sortzeko aukera ematen du, baina ordenagailu bidez ez du inolako kasuan eduki zehatz bat ikusteko aukera izateko dirurik eskatzen. Mugikor eta tablet bidez, ordea, bai. Telebista internetez ikusteko ere ordaindu behar da.

www.bbc.com/mundo webgunean, gaztelaniazko bertsioan, Britainia Handiko webgunean ez bezala, publizitatea dago. BBCren argudioaren arabera, britainiarrek jada asko ematen diote BBCri telebista kanonaren bidez; beraz, britainiarrek interneteko edukia publizitaterik gabe kontsumi dezakete. Hala, BBCren webgunea EBtik kanpo ikusten duenak iragarkiak izango ditu, eta Erresuma Batuaren webgunean sartzen denak ez du ikusiko iragarkirik.

BBCren ingelesezko edizioan eta BBC Worlden edizioan ez dago iragarkirik, BBCren produktuen propaganda baino ez. 2009an BBCk bere telebista-kate eta irrati emisoreetan iragarkiak debekatu zituen, baldintza berezietako onura publikoko publizitatea izan ezik.

Remove ads

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads