Saskibaloi jokalari ohia eta entrenatzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Pablo Laso Biurrun (Gasteiz, 1967ko urriaren 13a-) saskibaloi jokalari izandakoa eta gaur egun entrenatzailea dena.
Pablo Laso | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Gasteiz, 1967ko urriaren 13a (56 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aita | Pepe Laso | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | saskibaloi jokalaria eta saskibaloi entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | antolatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 74 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 175 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Saski Baskonian (orduko "Caja de Álava" eta "Taugrés") jokatu izan zuen hamaika denboraldiz, taldeko kapitaina, ikurra eta historia osoko jokalari onenetariko bihurtuz.
Azken urteak Real Madriden igaro zituen, 1998an erretiratuz. Espainiako selekzioarekin guztira 61 partida jokatu zuen.
2003an entrenatzaile lanei ekin zien, Jose Laso aitaren urratsei jarraituz. Gipuzkoa Basket taldea entrenatu zuen 4 urtez, eta horren ondoren ibilbide arrakastatsua egiten ari da Real Madriden.
Saski Baskonian hainbat marka lortu ditu Pablo Lasok: Bertan partida gehien jokatu duen jokalaria da (369), asistentzia gehien eman duena (1.934), hiruko gehien sartu duena (325) eta baloi gehien lapurtu duena (823). Halaber, puntu gehien lortu duen hirugarrena da (3.263).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.