Paco Bienzobas
futbolari gipuzkoarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Francisco Bienzobas Okariz (Donostia, Gipuzkoa, 1909ko martxoaren 26a - 1981eko apirilaren 30a), Paco Bienzobas bezala ezaguna[1], 1920ko, 1930eko eta 1940ko hamarkadetan aritu zen euskal herritar futbolaria. Real Sociedad eta Osasuna taldeetan aritu zen. Hegalari bezala jokatzen zuen, bai eskuinean eta bai ezkerrean. Aurrelaria izan ez arren, sarritan egiten zuen gola, eta penaltiak jaurtitzen espezialista zen (kirol ibilbide osoan zehar bakarra huts egin zuela diote). Pitxitxi sariaren lehen irabazlea izan zen[2], Ligako golegile nagusia izan eta gero[3]. Custodio eta Cuqui anaiak futbolariak ere izan ziren.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Paco Bienzobas | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Donostia, 1909ko martxoaren 26a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Donostia, 1981eko apirilaren 30a (72 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria, futbol arbitroa eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria |
Itxi
Futbolari izateari utzitakoan, epaile lanetan aritu zen.