Paula Estévez
Euskal ilustratzailea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Paula Estévez del Diego (Donostia, 1984ko urriaren 4a) gipuzkoar ilustratzailea, komikigilea eta musikaria da.[1]
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Paula Estévez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1984ko urriaren 4a (39 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea, komikigilea eta musikaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
paulaestevez.com | |
Itxi
Arte Ederrak ikasi zituen, argazkigintzan eta ikus-entzunezkoetan espezializatuz. Ikasketak amaitu ondoren Berlinera joan zen eta han ekin zion marrazteari.
Ordutik bere lana komiki, ilustrazio eta animaziora zuzendu du, autoedizioan indar berezia ipiniz. Donostiara itzultzean, beste batzuekin batera, Guillotina Donostiako lehen Autoedizio Topaketa sortu zuen. 2011tik hona autoeditatutako argitalpen ugari egin ditu eta aldizkari eta fanzine ezberdinetan ikus daiteke bere lana: Gaztezulo, Hijos Acabados, Berlin Scrawling, So International Zine, besteak beste.[2]
Horrez gain, Oki Moki pop-punk taldean jotzen du.