Pozoien afera
Frantziako Luis XIV.aren erregealdian izandako eskandalua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Pozoien afera (frantsesez: Affaire des poisons) Frantziako Luis XIV.aren erregealdian gertatutako eskandalu bat izan zen. 1677 eta 1682 artean, zenbait igarle eta aristokraziako kideei bere lagunak pozoitzea eta sorginkeria leporatu zieten. Pozoien auziak hogeita hamasei pertsonaren exekuzioa eragin zuen. Parisen gertatu ziren pozoitze-kasu ugari argitzeko zabaldu zen auzia, 1679an. 1680an, erregearen aginduz, ikerketa itxi egin zen. Versaillesko aristokraziako kide asko nahasi zituzten artseniko bidezko hilketa hauetan.[1]