cover image

Frantses

hizkuntza erromanikoa, Paris inguruko lurraldeetan sortua eta egun batez ere Frantzian erabilia / From Wikipedia, the free encyclopedia

Frantsesa[1] (français, la langue française) erromantze hizkuntza da, hizkuntza indoeuropar bat. Erromatar Inperioan hitz egiten zen latin arruntetik eratorria da, beste hizkuntza erromantzeak bezala baina hizkuntza galo-erromantzeetatik ere bai, Galian hitz egiten zen latinaren formatik, zehazkiago Iparraldeko Galian. Haren ahaiderik gertukoenak Frantziako iparraldean eta Belgikako hegoaldean tradizioz hitz egin diren beste oïl hizkuntzak dira, frantsesak ia guztiz gainditu dituenak.

Quick facts: Frantsesa, Datu orokorrak, Lurralde eremua, H...
Frantsesa
français  langue française
LaFrancophonie2021.png
Frankofoniaren Mundua
Urdin iluna: ama hizkuntza; urdina: hizkuntza ofiziala; urdin argia: kulturaren hizkuntza.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaBelgika, Burkina Faso, Burundi, Kamerun, Kanada, Afrika Erdiko Errepublika, Komoreak, Kongoko Errepublika, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Boli Kosta, Djibuti, Frantzia, Frantziar Guiana, Frantziar Polinesia, Gabon, Guadalupe, Haiti, Luxenburgo, Madagaskar, Mali, Martinika, Maurizio, Mayotte, Monako, Kaledonia Berria, Reunion, Ruanda, Senegal, Seychelleak, Suitza, Togo, Vanuatu. Talde esanguratsuak non Aljeria, Kanbodia, Guernsey, India (Pondicherry), Italia, Jersey, Laos, Libano, Mauritania, Maroko, Tunisia, Ameriketako Estatu Batuak, Vietnam
Hiztunak321 milioi, horietako 93 milioik ama-hizkuntza.
Rankinga5 (lehen hizkuntza 15.)
Ofizialtasuna29 estatutan
EskualdeaAfrika, Europa, Amerika, Ozeano Barea
UNESCO sailkapena1: ziurra
AraugileaAcadémie française
Hizkuntza sailkapena
Indo-Europarra,
Italikoa,
Erromantzea,
Oïl hizkuntza
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektua aditza objektua, nominatibo-akusatibo hizkuntza, silabadun hizkuntza, place–manner–time (en) Itzuli, hizkuntza fusionatzailea, noun-adjective (en) Itzuli eta hizkuntza sintetikoa
Denbora gramatikalakorainaldia, preterite (en) Itzuli, past imperfect (en) Itzuli, passé composé (en) Itzuli, past anterior (en) Itzuli, pluperfect (en) Itzuli, simple future in French (en) Itzuli, near future (en) Itzuli, future perfect (en) Itzuli, conditional perfect (en) Itzuli, conditional present (en) Itzuli, present subjunctive (en) Itzuli, past subjunctive (en) Itzuli, imperfect subjunctive (en) Itzuli, subjunctive pluperfect (en) Itzuli, present imperative (en) Itzuli, past imperative (en) Itzuli, present infinitive (en) Itzuli, past infinitive (en) Itzuli, present participle (en) Itzuli eta past participle (en) Itzuli
Modu gramatikalaksubjuntiboa, indikatiboa, agintera, baldintzazko modua, infinitiboa eta partizipioa
Genero gramatikalakgenero femeninoa eta genero maskulinoa
Kasu gramatikalakbaliorik ez
Alfabetoalatindar alfabetoa
AurrekariaFrantses klasiko
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1fr
ISO 639-2fre fra
ISO 639-3fra
Ethnologuefra
Glottologstan1290
Wikipediafr
Linguasphere51-AAA-i
ASCL2101
UNESCOezezaguna
IETFfr
Close

Galia Belgikako hizkuntza zelten eragina izan du, eta aurrerago, frankiar hizkuntzarena, frankoen inbasioaren ondorioz. Gaur egun, Frantziak iraganean izandako itsasoz-haraindiko hedapena dela eta, frantziar kreolerak ugari dira, Haitiko kreolera bereziki. Frantsesa hitz egiten duen pertsona edo nazio bati frankofono (frantsesez: francophone) deritzo.

Ofiziala da munduko 29 herrialdetan, kontinente guztietan[2]. Horietako gehienak Organisation Internationale de la Francophonie (OIF) erakundeko kide dira, frantsesa erabili edo irakasten duten 84 herrialdeen elkartea. Lehen hizkuntza gisa erabiltzen da Frantzian (baita Ipar Euskal Herrian ere), Kanadako Quebecen zein Ontario eta New Brunswicken, Belgikan (bereziki Valonia eta Bruselan), Suitzako mendebaldean (Berna, Friburgo, Geneva, Jura, Neuchâtel, Vaud eta Valais kantonamenduetan), Monako, Ameriketako Estatu Batuetako eskualde batzuetan (Louisiana, Maine, New Hampshire eta Vermont), Luxenburgoko eskualde batzuetan, Italiako iparraldean (Aostako Harana) eta munduan zehar dauden hainbat komunitatetan[3].

2015ean, L2 zein hiztun partzialen % 40 Europan bizi zen, % 35 Saharaz hegoaldeko Afrikan, % 15 Afrikan eta Ekialde Hurbilean, % 8 Amerikan eta %1 Asia eta Ozeanian[4]. Frantsesa Europar Batasunean hitz egiten den laugarren hizkuntza nagusia da[5], eta Europan beste lehen hizkuntza bat duten baina bigarren hizkuntza bat hitz egiteko gai direnen % 20 inguruk frantsesa du bigarren hizkuntzatzat[6]. EBn gehien irakasten den bigarren hizkuntza da[7]; halaber, munduan natiboki gehien hitz egiten den 18.a; 6.a, hiztun kopuru osoaren arabera; eta munduan zehar gehien ikasten den bigarrena, 120 milioi ikaslerekin[8].

Frantziar eta belgikar kolonialismoaren ondorioz XVI. mendetik aurrera, asko hedatu zen Amerikan, Afrikan eta Asian zehar. Bigarren hizkuntza frantsesa duten gehienak Afrika Frankofonoan bizi dira, bereziki Gabon, Aljeria, Maroko, Tunisia, Maurizio, Senegal eta Boli Kostan[9].

76 milioi hiztun natibo dituela jotzen da; beste 235 milioi pertsonak ondo hitz egiten dute egunero[10][11]; eta beste 77 eta 110 milioi artean bigarren hizkuntza gisa dute eta hainbat mailatan hitz egiteko gai dira, bereziki Afrikan[12]. OIFren arabera, mundu osoan zehar 300 milioi inguru dira "hizkuntza hitz egiteko gai direnak", azaldu gabe zer nolako irizpidea erabiltzen duten neurketa egiteko[13]. Université Lavalek eta Réseau Démographie de l'Agence universitaire de la francophoniek egindako ikerketaren arabera, 2025ean 500 milioi hiztun izango ditu eta 2050ean 650 milioi[14]. OIFren kalkuluak dio 2050erako 700 milioi hiztun inguru izango dituela, gehienak Afrikan[4].

Nazioarteko eta literatur hizkuntza gisa historia luzea du, eta askotan erabili da zientziaren hizkuntza nagusi gisa. Nazio Batuen Erakundeak, Europar Batasunak, NATOk, Munduko Merkataritza Erakundeak, Nazioarteko Komite Olinpikoak eta Gurutze Gorriarentzat lehen edo bigarren hizkuntza da. Bloomberg Businessweek aldizkariaren arabera, negozioetarako hirugarren hizkuntzarik garrantzitsuena da, ingelesa eta txineraren ondoren[15]. Académie française izeneko erakunde beteranoa, 1635ean sortua, araugilea da.