atleta espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Reyes Estévez López (Cornellà de Llobregat, Bartzelona, 1976ko abuztuaren 2a - ) kataluniar atleta da, batez ere, 1.500 metroko lasterketan espezialista. Fermín Cachoren oinordekoa izango zela espero bazen ere, ez da hainbesteraino iritsi, baina nazioartean emaitza onenetakoak lortu diuten espainiar atleta da. 2011n, Telecincoko Supervivientes: Perdidos en Honduras realityan hartu zuen parte.
Reyes Estévez | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2009) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Reyes Estévez López | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Cornellà de Llobregat, 1976ko abuztuaren 2a (48 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Katalunia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 70 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 187 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Reyes Estévez Cornellá Atlétic taldean hasi zen eta gazte-gaztetatik nabarmedu zen. Plusmarkista nazional junior izan zen, 1.000 m-tan promesa, Europako junior 1.500 m-tan edo plusmarkista kadetea 3.000 m-tan. Hori gutxi balitz, Espainiako txapeldun izan zen 1.500 m-tan 1994 eta 1995ean eta Europako junior 1993 eta 1995ean.
Goi mailako lehian nabarmendu zen eta, 20 urte bete aurretik, semifinaletatik ez bazen pasa ere, 1996ko Atlantako Joko Olinpikoetan hartu zuen parte.
Atenasko Mundiala izan zen bere une hoberena eta brontzea lortu zuen Hicham El Guerrouj eta Fermín Cachoren atzetik.
1998an, Budapesteko Europeoan, 23 urteko mutilak Europako txapeldun izatea lortu zuen, finalean Cacho bera ere garaitu zuelarik.
1999an, Sevillako Mundialean ere Cacho garaitu zuen, Reyes hirugarren, Cacho laugarren eta Andrés Díaz bosgarren geratu zirelarik.
2000. urtea, ordea, ez zen Estévezentzako ona izan. Sevillan lortutakoak Sídneyko Joko Olinpikoetarako lekua ziurtatzen bazion ere, ez zituen marka onak lortu eta Juan Carlos Higuero gaztea, José Antonio Redolat edo Andrés Díaz hobeto ikusita, Atletismoko Federazio Espainiarrak ez zuen Olinpiadetarako konbokatu. Hala ere, polemikaz inguratutako erabaki horrek ez zion espero zen arrakastarik ekarri federazioari, ez baitzuen dominarik lortu 1.500 m-tan.
Hurrengo urtean, Reyes Estévezek gogor ekin zion lanari eta pista estalian landu zuen neguko denboraldia. Lisboara joan zen selekzioarekin eta bigarren geratu zen gutxigatik. Betiko Reyes itzuli zen goi mailako lehiara. Edmontoneko Mundialean, karrera txukuna egin zuen eta bosgarren geratu zen.
Hurrengo urtean, Municheko Europeoan, zilarra lortu zuen -epaimahaiak ordu laurdena behar izan zuen txapelduna zein zen erabakitzeko-. Urte amaieran, bigarren egin zuen Madrilean jokatu zen Munduko Kopan.
2003an, seigarren izan zen Parisko Munduko Kopan eta zazpigarren Atenasko Joko Olinpikoetan. Finalista bai, baina dominetatik urruti.
2005ean, Madrilen lehiatu zen pista estaliko Europako txapelketan, bi brontze eskuratu zituen 1.500 m eta 3.000 m-etan.
2009an, 5 urte ziren azken garaipenetik eta berriro irabazi zuen Espainiako Txapelketa 1.500 m-tan. Horrekin, hautatuta geratzen da Munduko Txapelketarako Juan Carlos Higuero eta Arturo Casadorekin batera, nahiz eta hemen ez zuen gauza handirik egin.
2010ean, Espainiako Txapelketan hirugarren postua lortu zuen 1500 m-tan, Arturo Casado eta Manuel Olmedoren atzetik. Horrekin, Bartzelonan ospatuko zen Europako Txapelketarako txartela lortu zuen. Bartzelonako estadio olinpikoan, 1500 m-tako finalean, lasterketa buru izan zen ia-ia lasterketa osoan, ez zuen ondo egin errematea, Manuel Olmedok, Schlangen alemaniarrak eta Arturo Casadok aurrea hartu baitzioten, Reyes laugarren postuan utziz.
2011n, Telecincoko Supervivientes: Perdidos en Honduras realityan hartu zuen parte.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Reyes Estévez |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.