Sadar
Osasunak erabiltzen duen futbol estadioa Iruñean. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Sadar, Nafarroa Garaiko Iruñea hiriburuan dagoen futbol estadio bat da, bertan Osasuna futbol taldeak etxeko partiduak jokatzen ditu. Arrosadia auzoaren hegoaldean dago, Nafarroa Arena pabiloiaren alboan. 2005etik 2013ra bitartean Reyno de Navarra (Nafarroako Erresuma) izena izan zuen, Nafarroaren publizitatea egitearren.[1]
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Sadar Estadioa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°47′48″N 1°38′13″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1967ko irailaren 2a |
Inaugurazioa | 1967ko irailaren 2a |
Jabea | Osasuna |
Kudeatzailea | Osasuna |
Kirola | futbola |
Erabiltzailea | Osasuna |
Edukiera | 23.576 |
Itxi
Zelaia 1963ko irailaren 2an eraiki zen, 23.576 ikusle hartzeko edukiera du, eta joko eremuak neurri hauek ditu: 105 m luze, 67,5 m zabal.