Santiago Casares Quiroga (A Coruña, 1884ko maiatzaren 8a - Paris, 1950eko otsailaren 17a) espainiar politikari eta abokatua izan zen. 1936ko maiatz eta uztail bitartean, Espainiako Bigarren Errepublikako gobernuburua izan zen.

Datu azkarrak 64. Espainiako Gobernuko presidente, Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua ...
Santiago Casares


64. Espainiako Gobernuko presidente

1936ko maiatzaren 10a - 1936ko uztailaren 19a
Manuel Azaña - José Giral

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko martxoaren 3a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: A Coruña (en) Itzuli
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 3. legegintzaldia

Herri Lanetako ministroa

1936 - 1936
Cirilo del Río Rodríguez (en) Itzuli - Antonio Velao Oñate (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko abenduaren 26a - 1936ko urtarrilaren 7a
Barrutia: A Coruña (en) Itzuli
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 2. legegintzaldia

Justizia Ministroa

1933ko uztailaren 14a - 1933ko irailaren 12a

Agintaritza ministroa

1931ko urriaren 14a - 1933ko irailaren 12a
Miguel Maura (en) Itzuli - Diego Martínez

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 13a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: A Coruña (en) Itzuli
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia

Gerra-ministroa

1931ko apirilaren 14a - 1931ko urriaren 14a
Manuel Azaña - José Giral

Espainiako Itsasarmadako ministroa

1931ko apirilaren 14a - 1931ko urriaren 14a
José Rivera Álvarez de Canero (en) Itzuli - José Giral
Bizitza
JaiotzaCoruña, 1884ko maiatzaren 8a
Herrialdea Espainia
HeriotzaParis, 1950eko otsailaren 17a (65 urte)
Familia
AitaSantiago Casares Paz
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaFronte Popularra
Izquierda Republicana
Galiziar Antolakunde Errepublikar Autonomoa
Itxi

Galiziako Erakunde Errepublikazale Autonomoaren sortzailea izan zen; erakunde hori geroago Galiziako Federakunde Errepublikazalean sartuko zen. 1930an Donostiako Ituna izenpetu zuen. Urte bereko abenduan, Batzorde Iraultzaileak Jakako jaikialdi militar errepublikazalea atzeratzera bidali zuen. Beranduegi iritsi zen, eta jaikialdiak ez zuen eraginik izan. Haren ondorioz, Casares Quiroga espetxeratu zuten. Errepublika aldarrikatzearekin askatu zuten.

Errepublikaren lehenengo hirurtekoan ministroa izan zen, Manuel Azañaren gobernuan. 1936an, gobernuburu izendatua izan ondoren, Galiziako autonomia-estatutua bultzatu zuen, eta ekainean onartu zen. Gerra Zibila hastean, jaikialdia gelditzeko gai izan ez zelako kargua utzi zuen. Gerra amaitu zelarik, Frantziara ihes egin zuen, eta han hil zen 1950ean.[1]

Erreferentziak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.