From Wikipedia, the free encyclopedia
Semiotika zeinuen zientzia orokorra da.
Semiologia hitza Ferdinand Saussurek proposatu zuen 1916an eta Charles Morrisek (1839–1914) bere "Signs, Language, and Behavior" liburuan ((1946an, New Yorken argitaratuta) asmatu zuen "semiotika" hitza.
Hizkuntzalaritzan semantika erabiltzen da, antzerako kontzeptua izendatzeko.
Semiologia edo semiotikaren zientziak, hortaz, ikur edo zeinuen bizitza gizartean ikertzen ditu.
Semiotikak tradizio handia izan du filosofian. Lehen aldiz John Locke filosofoak erabili zuen hitza, XVII. mendean. Gero Charles Sanders Peircek, Estatu Batuetako logiko eta filosofoak, eta Charles Morris semantikariak landu eta hedatu zuten hitza. Morrisek, zeinuaren teoria orokor baten baitan, hiru alorretan bereizi zuen semiotika: pragmatika (zeinuen erabilera aztertzen duena), semantika (zeinuaren eta esanahiaren arteko harremanak lantzen dituena), eta sintaxia (esanahia alde batera utzita, zeinuak berak eta zeinuen arteko harremanak aztertzen dituena). Sailkapen hori logikoek, eta batez ere hizkuntzalariek, erabili dute.
Bestalde, semiotikak aztertzen dituen zeinu sistemak direla eta, bi joera nagusi izan dira: komunikazioaren semiotika (Buyssens, Martinet), berez komunikatzeko helburua duten sistemak soilik aztertzen dituena, eta esanahiaren semiotika (Barthes eta sobietarrak), gertaera esanahigarri guztiak aztertzen dituena (jantziak, janariak eta).
Gaur egungo semiotikak zeinu sistema guztiak ikertzen ditu, bai esanahia eta baita komunikazioa ere kontuan hartuta.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.