Jacques Derrida
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Jacques Derrida (El Biar (Frantziako Aljeria), 1930eko uztailaren 15a- Paris, 2004ko urriaren 9a) frantziar filosofoa izan zen. Postestrukturalismoko autore nabarmena izan zen eta dekonstrukzioaren kontzeptua garatu zuen lehena.[1]
Remove ads
Pentsamoldea
Derridaren pentsamendua ulertzeko Bigarren Mundu Gerra ondoren frantziako filosofian eman zen garapena kontuan hartu behar da. Gerra ostean fenomenologia eta existentzialismoaren filosofia subjektibista eta humanista nagusi ziren. Humanismo horren aurka estrukturalismoa altxatu zen gizakiaren askatasunaren ordez egiturek zuten eragina azpimarratuz. Azkenik Foucault, Derrida, Kristeva edo Deleuze bezalako postestrukturalistek egituren zurruntasunaren aurka erreakzionatuko dute.[2][3]
Derridak dekonstrukzioaren bidez hitzak eta kontzeptuak aztertu eta berfinkatu zituen, agerian utziz filosofiak ez duela oinarri sendorik. Hizkuntzalaritza eta antropologiarekin lotu da dekonstrukzioa, haien funts filosofikoak kritikatu baitzituen. Derridak eragin handia izan zuen Europako filosofia eta literaturaren teoriaren gainean.
Hala ere, goraipamenak zein kritika sutsuak jaso zituen Derridak. John Searle-ren hitzetan:
| « | Dekonstrukzioaren testuak pentsaera zabalik edukita irakurtzen duen oro harritu egiten da fenomeno berdinen aurrean, ni harritu nintzen bezala: argudio filosofikoen maila apala, idazkeraren ilunkeria propio egina, aldarrikapen izugarri hanpatuak, eta paradoxikoak diruditen baina analizatutakoan ergelak edo pisugabeak diren baieztapenen bidez sakontasun itxura emateko nahia | » |
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

