![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/71/English_setter.jpg/640px-English_setter.jpg&w=640&q=50)
Setter
From Wikipedia, the free encyclopedia
Setter txakur arraza sendoa da, 65 cm inguru luzea, itxuraz erbi-txakurraren antzekoa, buru eta mutur handi samarra eta belarri luze eroriak dituena. Isatspean, sabelaldean eta hanken barruko aldean ile luzea izaten du. Hegaztiak harrapatzeko usaimen fina du. Setter barietaterik ezagunenak: irlandar setterra, kolorez gorrixka dena, eta ingeles setterra, kolorez zurixka dena.
Datu azkarrak Espeziea, Jatorria ...
Setter | |
---|---|
Txakur arraza | |
![]() | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Jatorria | ![]() ![]() |
Sinonimoak | Oilagor txakurra |
Itxi
Euskal Herrian bereziki oilagorraren ehizarako erabiltzen da setter inglesa, eta oso arraza ezaguna da. Hau dela eta, gure artean oro har txakur hauek, "oilagor txakurrak" deitzen omen dituzte.