From Wikipedia, the free encyclopedia
Shipiboa, shipibo-coniboa edo shipibo-koniboa Peruko 47 jatorrizko hizkuntzetako bat da. Pano familiako hizkuntzetatik hiztun gehien dituena da (34.152 hiztunekin), nahiz eta Peruko 2017ko erroldan soilik 25.222k identifikatzen zuten euren burua etnia shipibo-koniboarekin. Shipiboa, shipibo-coniboa edo shipibo-koniboa Peruko 47 jatorrizko hizkuntzetako bat da. Pano familiako hizkuntzetatik hiztun gehien dituena da (34.152 hiztunekin), nahiz eta Peruko 2017ko erroldan soilik 25.222k identifikatzen zuten euren burua etnia shipibo-koniboarekin.
Peruko bost eremu hauetan hitz egiten da: Ucayali, Loreto, Madre de Dios, Huanuco eta Lima.
Shipibo-koniboek ez dute izen bereziegia euren hizkuntzarentzat eta [non] joi "gure hizkuntza" deitzen diote, eta bestelako hizkuntzei (gaztelaniari eta beste indigena talde batzuen hizkuntzei) nawan joi "atzerritarren hizkuntza" aplikatzen zaie, batez ere pano hizkuntzak hitz egiten ez dituzten beste taldeei.
Shipibo-koniboa bizirik dagoen hizkuntza da Hezkuntza Ministerioaren arabera (2013), eta, 2007az geroztik, herriko ordezkarien parte-hartzearekin eratutako alfabeto ofizial normalizatu bat du (2007ko irailaren 13ko 0337-2007-ED Zuzendaritza Ebazpena[1] eta 2015eko ekainaren 12ko MINEDU Ministerioaren 303-2015 Ebazpena[2]). Gaur egun, kultura arteko hezkuntza elebiduneko 282 eskola daude eta Kultura Ministerioak erregistratutako 14 itzultzaile eta interprete daude.[3]
Shipibo-koniboak lau dialekto ditu[4]:
BOKALAK | Aitzinekoak | Erdikoak | Atzekoak |
---|---|---|---|
Itxiak | i ĩ | ɯ ɯ̃ | |
Erdi-itxiak | o õ | ||
Irekiak | a ã |
Shipibo-koniboa azken nukleoko hizkuntza sendoa da, hau da, sintagma batean haren nukleoa sintagma horren amaieran doa. Eta horren ondorioz, oinarrizko ordena nagusi bat aurkezten du Subjektua-objektua-aditza (euskararen moduan) eta postposizioak erabiltzen ditu preposizioen ordez. Izenaren osagarriak eta genitiboak osatzen duten izenaren aurretik doaz.
Shipibo-koniboak lerrokatze morfosintaktiko sendoa du, ergatiboa. Honek, ergatibotasun banandua duten beste hizkuntza pano batzuekin kontrastatzen du, non ergatiboaren markaketa sistema, eskuarki, izen arruntetara mugatzen den, baina izenordainek markaketa nominatibo-akusatiboko sistema bat erabiltzen duten.
« | Jatíbi joninra huetsa jonibaon yoiai nincáresti iqui, jahueraquibi jaconmai iamaquin; jainoash jahuen queena jacon jahuéquibo ati jahuequescamabi iqui, tsonbira amayamatima iqui. Jaticashbira jascara aresti jacon shinanya iti jahuequescamabi iqui, jahuequescarainoash picota joni inonbi. Huestiora huestiorabora jahuéqui ati shinanya iqui; jainshon onanribique jahueratoqui jacon iqui jainoash jaconma iqui ishon. Ja copira huetsa jonibires inonbi non jato jaconharesti iqui, non huetsabi non acai quescaaquin. | » |
2019an “El Informativo descentralizado de Nacional Pucallpa” irratsaioarekin hasi ziren Radio Nacional de Pucallpa irratian. Irratsaioa Ucayaliko shipibo-konibo, yine, kakataibo, eta beste herri indigenei zuzenduta dago. Bertan haien problematika, kultura, ohitura eta identitateari buruzko berriak aurkezten dituzte shopibo-konibo hizkuntzan zein beste 16 jatorrizko hizkuntzatan eta irratian zein haien Facebook orrialdean egongo dira entzungai. [6]
Peruko Karina Sullón Acostak Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) egin zuen Eleaniztasuna eta Hezkuntza Masterra, non euskararen kultura eta biziberritzeari buruz ikasi zuen. Masterrean Ines Garcia Azkoagarekin ikertu zuen Ucayaliko (Peru) eskola elebidunetako ikasleen hizkuntza gaitasunak testu idatzietan. Informazio gehiago Onomázein aldizkarian[7].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.