Akusatibo

From Wikipedia, the free encyclopedia

Akusatibo
Remove ads

Akusatiboa zenbait hizkuntzak (indoeuropar askok, kitxuak, turkierak...) duten kasu bat da, perpausaren objektu zuzena adierazten duena. Euskaraz, akusatiboa absolutibo kasua da, nor-nork saileko aditzekin, hots, nor kasua, baina subjektua ez denean: Etxea ederra da (Etxea subjektua da) eta Etxea eraiki dute (Etxea objektu zuzena da).

Thumb
Akusatibo marka (-n) esperantoz: txakurrak katua hozkatu du.

Adibideak

Adibideok hizkuntza indoeuroparretakoak dira:

  • Latinez: Puella gladiatorem vidit - Neskak gladiadorea ikusi du.
  • Alemanez: Sie haben einen Hund - Haiek txakur bat daukate.
  • Greziera klasikoaz: Βλαπτει τινα - Baten bat zaplatu.

Esperantoak ere akusatiboa du. Adibide honetan ikusten da nolako aldea dagoen, euskara bezalako hizkuntza ergatibo batekin parekatuz gero:

Thumb
Arbelean esperantozko akusatibo adibidea azaldua. Gainidatzita, euskaraz.

Esperantoz, -n markak akusatiboa agertzen du: sintagma hori esaldiaren hasieran nahiz amaieran egonda ere, katua bada hozkada jasan duena, kato > katon bilakatzen da. Aldiz, euskararen moduko hizkuntza ergatiboan, kasu marka ez dagokio hozkada jasan duenari, hozka egin duen —esaldi horretan— agente ergatiboari baizik: horrexegatik, txakurrak esaten dugu.

Subjektu-objektu rolak aldatuta, erraz osatuko ditugu esaldiak esperantoz zein euskaraz:

  • La kato mordas la hundoN.
  • KatuaK hozkatu du txakurra.
Remove ads

Ikus gainera

Kanpo estekak

Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads