Sonia Ruiz de Azua
euskal psikologoa, ikertzailea eta psikiatria-irakaslea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Sonia Ruiz de Azua García (1979ko maiatzaren 9a)[1] psikiatria irakaslea da, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean. Lan egiten duen ikerketa ildoak buruko nahasteak lantzen ditu: lehen pasarte psikotikoak, eskizofrenia, nahaste bipolarra eta depresioa.[2]
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Sonia Ruiz de Azua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1979ko maiatzaren 9a (44 urte) |
Herrialdea | Bizkaia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea doktoretza : Psikologia |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta psikologoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Itxi
Mediku izateko prestatzen ari diren gazteei era egokian komunikatzen ikasteko gakoak ematen ahalegintzen da, aurrean pazienteak dituzten eguna irudika dezaten, eta haiei begietara begiratuz jarduten asma dezaten orduan, ahalik eta hitz doienekin.[3]