From Wikipedia, the free encyclopedia
Sopelbus Sopela udalerri barneko autobus zerbitzua da, Sopelako Udalaren menpe dagoena. Bi linea ditu: Sopelako herria eta Atxabiribil; eta Larrabasterrako geltokia eta Barinatxe eta Arriatera hondartzak elkarlotzen dituztenak. Jatorriz zerbitzua uda garaian baino ibiltzen ez zen arren, azken urteotan neguan ere ibili da.
Sopelbus zerbitzuak ez du onartzen Bizkaiko Garraio Partzuergoak jaulkitako bidaia txartelik, hala nola Barik txartela, eta eskudirutan edo bonoak erosita baino ezin da ordaindu. Hona hemen 2018. urteko txartel eta prezioak:[1]
Txartel arrunta | 0,80€ |
---|---|
Bono 10 (erroldatuak) | 5,00€ |
Bono 10 (ez erroldatuak) | 7,00€ |
Udako ordutegia ekainaren 1.tik irailaren 30era bitartean dago indarrean. Astelehenetik igandera goizeko 10:00etan hasten da zerbitzua, eta arratsaldeko 20:30ak arte ibiltzen da.
2017ko neguko ordutegian zerbitzua astegunetan ibili da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.