Bizkaiko Garraio Partzuergoa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Bizkaiko Garraio Partzuergoa
Remove ads

Bizkaiko Garraio Partzuergoa (BGP eta gaztelerazko CTB siglez ere ezaguna) Bizkaiko garraio beharrizanak aztertu eta enpresa desberdinen koordinazioaz arduratzen den erakunde publikoa da. BGPa Bilboko metroaren eraikuntzaren arduraduna da, baita Metroaren 1. eta 2. lineen kudeaketarena ere, Metro Bilbao S.A. enpresaren bidez. Gainera, lurraldeko garraio publiko ezberdinen arteko integrazioan lan egiten du.

Datu azkarrak Mota, Sektorea ...

1975. urtean osatu zen, parte hartzaileak Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Bilboko metroaren ibilbidearen barruan dauden gainontzeko udalerriak direla.

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, bakoitzak %50era finantzatzen dituzte BGPak eginiko ekimenak.

Remove ads

Jaulkitako txartelak

  • Creditrans, 2000. urtean sortua eta 2013tik Barik txartelaren barruan titulu modura integratua, txartel bakar batean ordezkatu zituen ordura arte indarrean zeuden tren, autobus, funikular eta igogailuen berezko bidaia-txartelak. Creditrans txartela fisikoa 2013ko abenduaren 31ra arte jaulki zen, eta 2014ko urtarrilaren 1.tik aurrera Barik txartelan kargatzen den tituluetariko bat da.
  • Gizatrans, 2008. urtean martxan jarri eta 2013tik Barik txartelaren barruan titulu modura integratua, 65 urtetik gorako, %65 baino gehiagoko ezgaitasun, edota ezinduentzako pertsonei zuzendutako txartela izan zen. Gaur egun Barik kide motatako txartela pertsonalizatuan kargatzen den tituluetariko bat da.
  • Hirukotrans, 2009. urtean jaioa eta 2013tik Barik txartelaren barruan profil modura integratua, kide ugariko familiei zuzendutakoa izan zen. Gaur egun profil modura karga daiteke Barik txartela pertsonalizatuan, %20 edo %50eko deskontua aplikatuz, Familia Ugari Orokor (FNG) edo Berezientzako (FNE), hurrenez hurren.
  • Barik, 2012. urtean zabaldua, kontaktu gabeko txartela da, zeinean hainbat titulu ezberdin karga daitezkeen.
Remove ads

Jaulkitako profil eta tituluak

Barik txartela zabaldu eta geroztik BGPak hainbat titulu jaulki ditu, guztiak Barik euskarrian kargatzekoak. Horietako batzuk lortzeko, Barik txartelak profil berezi bat aktibatuta edukitzea eskatzen du:

  • Familia Ugari profila, Familia Ugari Orokor (FNG) eta Familia Ugari Berezientzako (FNE), tarifetan hurrenez hurren %20ko edo %50eko deskontua lortzeko.
  • Gazte profila, Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatutako eta 26 urte arteko gazteentzako.
  • Bilbotrans profila, Bilboko udalerrian erroldatutako eta oinarrizko errentaren laguntza jaso, denbora luzean langabe dauden, ezindu edota erretiratuentzako.

Hona hemen gaur egun BGPak jaulkitako tituluak (Barik euskarrian kargatzeko):

  • Creditrans txanpondegi-titulua, hobaridun prezioekin bidaiatzeko titulu orokorra. Edozein Barik txartel motatan karga daiteke.
  • Gizatrans txanpondegi-titulua, 65 urtetik gorako, %65 baino gehiagoko ezgaitasun, edota ezinduentzako pertsonei zuzendutako titulua. Barik Giza motatako txartel pertsonalizatuan karga daiteke.
  • Gazte Bilbao (GZBIO), Bilbobus eta Artxandako funikularrean 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko. Gazte profila aktibatuta duen Barik txartel pertsonalizatuan karga daiteke.
  • Bidai 50, 30 egunetan 50 bidaia egiteko hileko titulu multimodala da. Edozein Barik txartel motatan karga daiteke.
  • Bidai 70, 30 egunetan 70 bidaia egiteko hileko titulua da. Edozein Barik txartel motatan karga daiteke.
  • Bidai Oro, 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko hileko titulua da. Edozein Barik txartel motatan karga daiteke.
  • Gazte 70, Bizkaian erroldatutako 26 urte baino gutxiagoko gazteei zuzendutako hileko titulua da. 30 egunetan 70 bidaia egiteko balio du. Gazte profila aktibatuta duen Barik txartel pertsonalizatuan karga daiteke.
  • Gazte Oro, Bizkaian erroldatutako 26 urte baino gutxiagoko gazteei zuzendutako hileko titulua da. 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko balio du. Gazte profila aktibatuta duen Barik txartel pertsonalizatuan karga daiteke.Disuasio-aparkalekuak

BGPak hiru disuasio-aparkaleku kudeatzen ditu metro sarean zehar, Leioa, Etxebarri eta Ansioko geltokietan hain zuzen, autoa aparkalekuan utzi eta garraio publikoa erabilarazteko. Gainera, beste hiru aparkaleku daude proiektatuta, Plentzia, Ibarbengoa eta Kabiezesko geltokietan.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak hiru disuasio-aparkaleku kudeatzen ditu metro sarean zehar, Leioa, Etxebarri eta Ansioko geltokietan hain zuzen, autoa aparkalekuan utzi eta garraio publikoa erabilarazteko. Gainera, beste hiru aparkaleku daude proiektatuta, Plentzia, Ibarbengoa eta Kabiezesko geltokietan.

Aparkalekuek hobaridun tarifak eskaitzen dituzte bezeroei, hurrengo baldintzapenak direla: bezeroak Creditrans sistemako garraio publikoren bat erabili behar du, autoa Bilboko metroko zerbitzu ordutegiaren barruan baino ez da aparkatuta egongo, eta autoak ezin izango du 24 ordu baino gehiago aparkatuta egon. BAT txartela erabiltzekotan ez da hobaridun tarifa aplikatuko.[2]

Tarifak

Disuasio-aparkalekuetako 2019ko tarifak hurrengoak dira:[3]

Informazio gehiago Hobaridun tarifa, Tarifa arrunta ...
Remove ads

Tarifa-gune sistema berdindua

Bizkaiko Garraio Partzuergoak garraio ezberdinentzako tarifa-gune sistema berdindua jarri du martxan, gaur egun Bilboko metroa, Euskotren Trena, Euskotren Tranbia eta Bizkaibus eragileek tarifa-gune sistema berdindua erabiltzen dutelarik. Honen arabera, bost gune ezberdinetan banatzen da lurraldea, eraztun formakoak:

Tarifak

Informazio gehiago gune 1, 2 gune ...

Bezeroen Arretarako Bulego integralak

2017ko azaroaren 7an hamaika Bezeroen Arretarako Bulego integral jarri ziren martxan, edozein eragileri buruzko informazio eta kexak, zein Barik txartelaren inguruko operatiba guztiak artatzeko.[4] 2018ko ekainaren 29an Atxuriko geltokian zegoena itxi zen, eta urte bereko uztailaren 5ean bulego berria ireki zen Gernikako geltokian.[5] Gaur egun hurrengo tokietan daude bulegoak:[6]

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads