txirrindulari belgikarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Constant "Stan" Ockers (Anberes, 1920ko otsailaren 3a - ibidem., 1956ko urriaren 1a) Belgikako txirrindularia izan zen, 1941 eta 1956 artean profesionala izan zena.
Informazio pertsonala | |
---|---|
Izena | Constant Ockers |
Jaiotza data | 1920ko otsailaren 3a |
Jaiotza herria | Borgerhout, Anberes |
Jaiotza herrialdea | Belgika |
Heriotza data | 1956ko urriaren 1a (36 urte) |
Heriotza herria | Anberes |
Heriotza herrialdea | Belgika |
Kirol informazioa | |
Egungo taldea | Hila |
Modalitatea | Errepidea |
Trebetasuna | Sprinterra |
Profesional taldea(k) | |
1941 1942 1943–1945 1946 1947 1948–1949 1950 1951 1952 1953 1954 1955 1956 |
Independente Helyett Metropole Metropole-Dunlop Groene Leeuw eta Mondia Mondia eta Garin-Wolber Metropole-Dunlop eta Terrot-Wolber Girardengo eta Terrot-Wolber Peugeot-Dunlop eta Girardengo-Clement Peugeot-Dunlop eta Girardengo Girardengo-Eldorado eta Peugeot-Dunlop Elvé-Peugeot Elvé-Peugeot eta Gardengo-Icep |
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak eta Lieja-Bastogne-Lieja irabazteaz gain, Frantziako Tourrean hiru etapa lortu zituen eta zazpi aldiz amaitu zen sailkapen orokorreko lehenengo hamarren artean. 1956ko Anberesko Sei Egunak pistako proban parte hartzen ari zela hil zen istripuz.
Bigarren amaitu zuen Frantziako Tourrean 1950ean eta 1952an, eta puntukako sailkapena bitan irabazi zuen: 1955ean eta 1956an. 1955ean La Flèche Wallonne, Lieja-Bastogne-Lieja eta Munduko Txapelketa irabazi zituen, Erromatik gertu dagoen Frascati hirian.
1956ko irailaren 29an, Anberesko Kirol Jauregiaren (Sportpaleis) pistan eroriko bortitz bat izan zuen eta urriaren 1ean hil zen istripu horretan jasandako zaurien ondorioz. Belgikan heriotza tragiko honek dolu nazionala eragin zuen, eta Eddy Merckx, orduan 11 urteko mutikoa eta Ockersen miresle handia zelarik, biziki hunkituta izan zen.
1957an monumentu oroigarri bat eraiki zen bere omenez Ardenetako Gomzé-Andoumont herrian, Forges muinean hain zuzen, Lieja-Bastogne-Lieja lasterketaren ohiko ibilbidean dagoena. Bere heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrenean, Borgerhouteko bere jaioterrian (gaur egun Anberesko udalerriaren barruan dagoena) plaka oroigarri bat jarri zuten Stan Ockersstraat izeneko kalean.
Borgerhouten lurperatuta dago.
1941
1943
1944
1946
1947
1948
1949
1950
1951
1952
1953
1954
1955
1956
Itzuli Handia | 1948 | 1949 | 1950 | 1951 | 1952 | 1953 | 1954 | 1955 | 1956 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | 6. | 6. | — | — | — |
Frantziako Tourra | 11. | 7. | 2. | 5. | 2. | — | 6. | 8. | 8. |
Munduko Txapelketa | UT | 18. | 7. | — | 10. | 3. | — | 1. | 4. |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.