1952ko Italiako Giroa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

1952ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 35. edizioa izan zen. 1952ko maiatzak 17 eta ekainak 8 artean ospatu zen, 3.964 kilometroko ibilbidea eginez 20 etapatan, garaileak batez beste 34,560 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.

Datu azkarrak

112 txirrindularik hasi zuten proba eta 91k amaitu zuten.

Italiako Giroa nazioarte mailan garrantzi handiagoa hartzen hasi zen. Horren adierazgarri, bederatzi herrialdetako txirrindulariak egon zirela da, Espainia barne, sei txirrindulari izan zituena, guztiak Torpado taldean. Alabaina, ez zuten oso parte-hartze aipagarririk izan. Sei horietatik soilik Bernardo Ruizek amaitu zuen lasterketa, 35. amaituz, garaileagandik ia ordu betera. Giro honetako etapa batean lortu zuen posturik hoberena 4.a izan zen 18. etapan.

Bere aldetik, Fausto Coppik nagusitasunez irabazi zuen bere laugarren Giro hau, aurreko urteko garailea izan zen Fiorenzo Magni bigarren postuan utziz. Hirugarren postuan, aurreko urteko emaitza bera errepikatuz, Ferdi Kübler izan zen.

4. etapan gertatu zen Giroaren historiako lehen hildakoa, Orfeo Ponsin, Merluzza izeneko mendatearen jaitsieran.

Remove ads

Taldeak

Taldea Taldeko liderra
GannaFiorenzo Magni
BartaliGino Bartali
LegnanoRenzo Soldani
AtalaLuciano Maggini
GarinRaymond Impanis
BenottoAntonio Bevilcaqua
FiorelliFerdinand Kübler
FrejusAlfo Ferrari
Taldea Taldeko liderra
GuerraHugo Koblet
ArbosFritz Schär
WelterAlfredo Martini
NiluxJohn Beasley
BianchiFausto Coppi
BottechiaOreste Conte
GirardengoRik Van Steenbergen
TorpadoBernardo Ruiz
Remove ads

Etapak

Informazio gehiago Etapa, Data ...
Remove ads

Sailkapenak

Informazio gehiago Sailkapen orokorra, Txirrindularia ...


Informazio gehiago Mendiko sailkapena ...


Informazio gehiago Taldekako sailkapena ...

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads