1996ko plataforma bideojokoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Super Mario 64 (japonieraz: スーパーマリオ64 Sūpā Mario Rokujūyon ) Nintendo 64 bideo-jokoen kontsolarako plataformazko bideo-jokoa da, nahiz eta Nintendo DS bideo-jokoen kontsolarako ere bertsio bat dagoen. Jokoa Nintendo Entertainment Analysis and Development eta Nintendo berak egin zuten, eta hainbat herrialdetan estreinatu zen; hala nola, Japonian (1996ko ekainaren 23an), Ipar-Amerikan (1996ko irailaren 29an) eta Europan (1997ko martxoaren 1ean).[1][2][3] Nintendo sistemaren joko nagusia izanik, Nintendo 64 kontsolaren lehen salmenten buru izan zen; izan ere, guztira 11 miloi ale baino gehiago saldu dira, 78 miloi Wii kontsola birtualaren salmentak alde batera utziz.[4]
Super Mario 64 | |
---|---|
Koji Kondo (en) bideojokoa | |
Egilea(k) | Koji Kondo (en) |
Argitaratze-data | 1996 |
Izenburua | スーパーマリオ64 |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Argitaletxea | Nintendo |
Banatze bidea | ROM cartridge (en) eta deskarga digitala |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | 3D platform game (en) eta collect-a-thon platformer (en) |
Joko-modua | bakarka jokatzeko modua |
Euskarria | Nintendo 64 eta Wii U |
Sarrera gailua | agintea |
Adin-sailkapena | |
Telesaila | Super Mario (en) eta Super Mario 64 (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Shigeru Miyamoto |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Nintendo Entertainment Analysis & Development |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Koji Kondo (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mushroom Kingdom (en) eta Peach's Castle (en) |
ikusi
| |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Mario sagako 3Dko lehen plataforma jokoa den Super Mario 64 jokoak Super Mario Bros. jokoak bezala generoarentzako arketipo berria ezarri zuen, 2 dimentsioetako plataformazko jokoentzako hain zuzen. Joko honi joko "iraultzailea" deitzen zaio eta mota horretako joko askotan eragin handia izateaz gain, 3Dko jokoengan eragina izan du ere.[5][6] Bi dimentsiotako jokoa izatetik hiru dimentsiotako jokoa izatera aldatzean, Super Mario 64 jokoak plataformazko ohiko oztopo-pista mundu zabalengatik ordezkatu egin dira. Mundu hauetan jokalariek era askotako zereginak bete behar ditu, inguruaren araketari arreta berezia jarriz. Hau eginez, jokoaren kutsua mantendu egiten da; izan ere, aurreko jokoetako pertsonaia eta elementu asko mantendu egiten dira. Kritikari eta zale askok garai guztietako bideojorik onenetarikoa dela diote.[7][8][9][10][11]
Super Mario 64 Peachek egindako gutun batekin hasten da. Horretan Mario gonbidatzen du bere gaztelura, berak egindako tarta dastatu dezan. Hala ere, Mario gaztelura heltzen denean, Bowserrek gaztelua menperatu du, eta 70 izarren boterea erabiliz, printzesa eta bere zerbitzariak (Toad-ak) atxilotu ditu. Gazteluko margolanak beste erresumetarako portaleak dira eta haietan Bowserren tropak daude, erresuma horietako izarrak babesten. Mariok, Peach salbatzeko, 70 izarrak lortu behar ditu eta Bowserren boterearekin bat egin. Izarrak lortzen dituen heinean, Mariok gazteluko beste leku batzuetara heltzea lortzen du, eta han margolan gehiago topatzen ditu, erresuma gehiagora bidaiatzea lortuz. Horrela, izar gehiago lortzen ditu eta 8, 30 eta 70 izar lortzean Bowserren aurka borrokatu behar du. Hirugarren aldiz irabaztean, Bowser behingoz kanporatzen du, Peach eta bere zerbitzariak salbatuz. Ordainsari moduan, Peachek Mariori hitzeman zion tarta prestatzen dio.[12]
15 oinarrizko erresuma daude: Bob-omb battlefield, Whomp’s Fortress, Jolly Roger Bay, Cool Cool Mountain, Big Boo’s Haunt, Hazy Maze Cave, Lethal Lava Land, Shifting Sand Land, Dire Dire Docks, Snowman's Land, Wet-Dry World, Tall Tall Mountain, Tick Tock Clock eta Rainbow Ride. Bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu, eta erresumak pasa ahala gero eta zailagoa bihurtzen da jokoa. Erresuma bakoitzean 6 izar aurkitu daitezke eta guztira, gazteluan daudenak kontuan izanda, 120 dira.
Super Mario 64 jokoaren garapenak bi urte baino gutxiago iraun zituen, baina Shigeru Miyamoto zuzendari eta produktoreak bost urte lehenago, Star Foxen lan egiten zuen bitartean, 3 dimentsiotako joko batean pentsatzen hasi zen.[13][14]
Jokoaren garapena pertsonaien sorrerarekin eta kamararen sistemarekin hasi zen. Shigeru Miyamoto eta gainontzeko diseinatzaileek zalantzak izan zituzten kamararen sistemari dagokionez, eta ondorioz, zenbait hilabete behar izan zituzten egokia zen kameraren ikuspegia hautatzeko.[13] Hasieran, kameraren sistema asko kritikatu zen, baina Shigeru Miyamotoren ustez Takumi Kawagoe programalariak egin zuen kamera sistema egokia zen.
Hasiera batean, jokoak bide finkoak izan behar zituela pentsatu zuten sortzaileek, baina azkenean hiru dimentsiotako diseinua erabiltzea erabaki zuten.[15] Nahiz eta joko guztiak hiru dimentsiotako diseinua izan, bide finkoak mantendu ziren pantaila batzuetan; esaterako, Bowserren hiru partidetan.[15] Garapen taldeak Marioren mugimenduak modu egokian mantentzeko lehentasuna zuten, eta pantailak sortu baino lehenago, taldeak Marioren animazioak probatu egin zituzten.[15]
Shigeru Miyamotok zehaztasun gehiago gehitu nahi zituen jokoan, eta horretarako, eguneroko bizitzako elementuetan oinarritu zen, inspirazio gisa.[15] Horren adibide gisa Boo pertsonaiak daude, Takashi Tezuka laguntzailearen emaztean oinarrituak. Gainera, jokoa Mario saga-ren aurreko jokoek baino asmakizun eta puzzle gehiago aurkezteagatik nabarmentzen da ere. The Legend of Zelda: Ocarina of Time jokoaren momentu berean garatu zen, baina joko hau urte batzuk beranduago estreinatu zenez gero, joko horretatik zenbait asmakizun hartu eta Super Mario 64ra eraman ziren.[15][16]
1995. urteko azaroan Marioren 3D-ko joko berriari buruzko informazio fidagarria filtratu egin zen, eta egun batzuk beranduago, Super Mario 64 jokoaren bertsio bat aurkeztu zen Nintendo 64-ren (momentu hartan Ultra 64) Nintendo SpaceWorld-en. Une horretan, oinarrizko kontrolak ezarrita zeuden, eta jokoaren %50 bukatutzat eman zen.[15] 32 maila gutxienez aurreikusita zeuden, baina kopurua jaitsi egin zen azken bertsioan; izan ere, 15 maila bakarrik mantendu ziren.[15]
Musika Koji Kondok konposatu zuen, eta aurreko jokoetako musika erabili zuen, baita musika berria ere. Gainera, Super Mario 64 jokoa Charles Martinet-en ahotsa erabili zuen lehen jokoa izan zen, baita Leslie Swan-en ahotsa Peach Printsesaren ahotsa egiteko, eta Isaac Marshall-en ahotsa Bowser-en ahotsa egiteko. Gainera, Ingelesezko bertsioan pertsonaiek Japonierazko bertsioan baino gehiago hitz egiten dute.[16]
Super Mario 64a oso ondo erabiltzen zituen Nintendo 64ak eskuragarri zituen botoiak. Aipagarriak dira stickaren erabilera eta mugimendu osagarriak. Stickak 3 sentsibilitate maila zeuzkan. Lehenengoan Mario behatz-puntetan mugitzen da, bigarrenean normal ibiltzen da eta hirugarrenean korrika. Mugimendu osagarriak azaldu baino lehen, botoien funtzio arruntak azalduko dira.[17]
Oinarrizko mugimenduak Nintendo 64ean:[18]
Mugimendu osagarriak
3 remake egon dira, Nintendo DS, Nintendo Wii eta Nintendo Wii U. Lehenengoan aldaketa bakarra kontroletan kameran da. Izan ere, Nintendo DSak 2 pantaila zituen, behekoa taktila izanez. Horretaz baliatuz, remake horretan kamera beheko pantailarekin mugitzen da.[19] Wii-ak eta Wii U-ak, berriz, kontrol antzekoak dituzte:
Super Mario 64ko kontrolatzeko modua hirugarren pertsonan 3 dimentsiotako pertsonaia kontrolatzeko modurik intuitiboenetarikoa bihurtu zen. Sortu ez zuen arren, jokoak teknika biribildu eta hedatu egin zuen. Askotan erabiltzen da kamera hau jolasterreztasunaren adibide bezala. Hala ere, benetan polita dena da, horrelako joko bat lehenengo aldiz jolasten duten pertsonentzat, oso zentzuduna dela baita.
Jokoan zehar ikusteko, kamera libre hegalari batek pertsonaia jarraitzen du hau joaten den leku guztietara, kamera pertsonaiari loturik egongo balitz bezala. Pertsonaia astiro doanean kamarak poliki-poliki jarraitzen du eta pertsonaia korrika hasten denean kamarak abiadura handitzen du pertsonaia distantzia berdinera jarraitzeko. Pertsonaiak buelta ematean, kamerak biratu egingo du bere atzean jartzeko berriz. Kontrol eskema honen gakoa da pertsonaia agintzen dioten edozein lekutara mugitzen denean kameraren barruan jarraituko duela.
Super Mario 64 jokoak izugarrizko arrakasta izan zuen eta Nintendo 64-ren jokorik salduena da, 11.910.000 salmenta baino gehiagorekin.[20][21] 2003. urteko maiatzean jokoak jada 11 milioi ale saldu zituen.[22] 2007. urtean, Super Mario 64 bideo-jokoa Wii kontsola birtualeko joko salduenetarikoen artean bigarren jokoa izan zen, Super Mario Bros jokoaren atzetik.[22]
Bideo-jokoetan espezializatutako prentsak Super Mario 64 jokoa goraipatu du, eta oraindik ere txalotua da. Sari ugari izan ditu, besteak beste, komunikabide espezializatuen aldetik “Urteko jokoa” izan da, baita Nintendoren Player’s Choice selekzioaren parte ere. Horretaz gain, “garai guztietako joko onenen” zerrenda askotan postu edo leku altuak lortu ditu, hala nola IGN,[1][6][8] Game Informer,[23] Edge,[24] GameFAQs[25] edota Nintendo Power.[26] Electronic Gaming Monthly-k, esate baterako, urrezko domina batekin saritu zuen jokoa bere lehen berrikuspenean, Edge aldizkarian kalifikazio hobeezina lortu zuen lehen jokoa izan zen,[27] eta Game Spot-ek historiako eragin handienetariko 15 jokoen artean kokatu zuen jokoa.[5]
Gorespen gehienak jokoaren aurkezpenari buruzkoak ziren, eta kritikak, ordea, kameraren sistemari zuzendutakoak ziren. Nintendo Power-ek grafikoak, soinuak eta jokatzeko modua goraipatu zituen, baina ikuspegi angeluetara ohitzeko denbora behar zela komentatu zuen.[28] 2009. urtean, Game Informer-ek Super Mario 64 jokoa “Historiako jokorik gogokoenen” zerrendan sartu zuen.[29] Gainera, bideo-jokoetan oinarritutako argitarapenek eta garapen taldeek ondo baloratu zuten Super Mario 64 jokoa, bai honen grafikoengatik, bai hiru dimentsioen erabilerarengatik. Super Mario 64 2 dimentsioetako jokoen saga bat 3 dimentsiotako joko bihurtu zuen lehenengo bideo-jokoa izan zen.[28] Jokoa Marioren aurreko maniobrekin, gaitasun bereziak dituzten blokeekin, maila desberdinetako elementuekin (belardia, laba, izotza, basamortua...) eta etsaiekin diseinatu zen. Hala eta guztiz ere, Super Mario 64 jokoa bere aurrekoen jokabidearekiko leiala ez zela pentsatu zutenak ere bazeuden.
Espainian, Nintendo Acción-ek 100 puntutik 99 punturekin puntuatu zuen jokoa, baina Hobby Consolas aldizkariak, ordea, Super Mario 64 jokoa bideo-jokoen munduan suposatu zuen berrikuntza zela-eta, ez zion notarik jarri.[30]
Super Mario 64ak, erabateko aldaketa suposatu zuen bideo-jokoen historian, 2Dko grafikoetatik, hiru dimentsioetakoetara pasatzea lortu zuelako pertsonaiaren kontrol ezinhobearekin. Jokoak 12 milioi kopia baino gehiago saldu zituen eta bideo-jokoen historiako jokorik onenetarikotzat jotzen da. Joko honek eta Tomb Raiderrak erakutsi zuten 3 dimentsioak zirela industriaren etorkizuna. Kamera mota hau erabiltzeko arazorik larriena kameraren kontrola zen. Generazio berriko kontsolek mando berriak ekarri zituzten eta haiekin 3D-ak kontrolatzeko gaitasuna. Horrek 90-eko hamarkadaren erdian, aipatutako 2 joko hauekin hain zuzen ere, hiru dimentsioak jokoak sortzeko era bezala garaitu zen.
Super Mario 64a GameSpoten ‘‘Historiako eragin gehien izan duten 15 jokoak’’ zerrendan sartu zen, haien esanez, 3Da nola erabili behar zenaren estandarrak jarri zituelako.[7] Matt Casamassina, IGNko kazetariak, seguruenik bideo-jokoen historian egon den lorpenik aipagarriena zela esan zuen. Izan ere, kartutxoa erabiliz lortu zituen xehetasunak ez zuen beste horrelako joko batek lortu.[1]
Laburbilduz, Super Mario 64a hiru dimentsioetara pasatzearen paradigma irudikatzen du. Ahalmen teknologikoa bazegoela eta hasiberrientzat ere jolasteko intuitibo eta errazak izan ahal zirela hain zuzen ere. Joko hau eta gero sortu ziren guztiak Super Mario 64arekin konparatuak izan ziren eta hiru dimentsiotako jokoen nagusitasuna eztabaidaezina izan da momentu horretatik aurrera.[31]
Super Mario 64 bideo-jokoa 1997. urteko uztailaren 18an hartu zuen berriro indarra Japonen, Super Mario 64 Rumble Pak Support Version-ek bezala. Bertsio honek Rumble Pak-erako sistema hartu zuen bere barnean, baita bertsio amerikarreko ahotsak ere.[32] 1998. urtean, Super Mario 64 Amerikan eta Europan atera zen berriro Player’s Choice-en barnean prezio txikiagoan saltzen diren eskari handiko jokoen hautaketan.
2004. urtean Super Mario 64 DS izeneko Nintendo DS kontsolarako egindako remake-a kontsola mugikorraren merkaturatzerako erabilgarri egon zen. Yoshi, Luigi eta Wario pertsonaiak jokora gehitu ziren, eta jokoak izar, maila eta pantaila berriak ere aurkeztu zituen.[33] Remake-ak harrera positiboa izan zuen, eta 2008. urteko martxorako jada 6,12 miloi ale saldu ziren mundu osoan.[34][35]
Nintendo 64DD-rako Super Mario 64 2[36] egiteko plana egin zen, baina bertan behera utzi zen Nintendo 64DD-k izan zuen harrera negatiboarengatik, baita aurrerapenik egon ez zirelako.[36]
Speedrun hitz ingelesak bideo-joko bat ahal den lasterren amaitzea du helburu. Internet bilatzean Mario 64ri buruzko speedrun asko agertzen dira (Youtuben eta Twitchen bereziki). Hala ere, speedrun ezberdinak daude, batzuk izar guztiak biltzen baitituzte eta jokoa amaitu (egin beharko zen moduan) eta besteek glichtak erabiltzen dituztelako. Izan ere, jokoak esaten dizu izar guztiak lortu behar dituzula Peach printzesa salbatzeko, baina azken hau posiblea da egitea izarrak lortu barik. Glichak erabiltzea tranpa dirudien arren, jende askok uste du sormenarekin zerikusia daukatela, bideo-joko jolasteko era berri eta desberdin bat sortu baitute.[37]
Super Mario 64 bideo-jokoan glicht asko daude. Mariowikiaren arabera 7 glitch mota daude: grafikoenak, kamerarenak, audioarenak, izozketarenak, fisikakoak, scriptingekoak eta sekuentzia apurtzen dutenak.[38] Bi jasoko dira atal bakoitzeko.
2022ko otsailean Game Erauntsia Elkarteak, Gorka Elgezabalen eta Xabi Urrutiaren laguntzarekin, Super Mario 64 euskaratu zuen[51]. Itzulpena ez da ofiziala; hau da, Nintendo 64ko bertsioaren jatorrizko fitxategiak eraldatu beharra dago euskaraz jokatu ahal izateko.
Behin lokalizazioa burututa, hau Nintendo 64 kontsolan zein emulatzaile desberdinetan erabil daiteke. Super Mario 64n irakur daitezkeen testu eta irudi guztiak itzulita daude, amaierako kredituak ez ezik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.