Tokio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tokio[1][2] (japonieraz: 東京, Tōkyō?, «Ekialdeko Hiriburua», toːkjoː ahoskatua) , ofizialki Tokioko Metropolia (japonieraz: 東京都, Tōkyō-to?) Japoniako hiriburua da. Munduko hiririk jendetsuena da, 40,8 milioi biztanlerekin metropoli gunean. Honshu uharteko erdi-ekialdean dago, Kantō eskualdean. Tokioko aglomerazioak Japoniako 47 prefekturetako bat osatzen du, baina ofizialki metropoli edo hiriburu (都 -to) deitzen zaio. Hiri hau herrialdeko zentro politiko, ekonomiko eta kulturala da, eta beste hiriek baino komunikabide, finantza instituzio, unibertsitate, ikastegi, museo, teatro eta gune komertzial kontzentrazio handiagoa dauka.
Datu azkarrak Tokio 東京都 (Tōkyō-to, ), Administrazioa ...
Tokio 東京都 (Tōkyō-to, Tokio Metropolia) | |||
---|---|---|---|
metropolitan prefecture (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Gobernaria | Honshu Kantō Yōichi Masuzoe | ||
Zuhaitza Lorea Txoria | Ginkgoa Somei-Yoshino gerezi lorea Antxeta mokogorria | ||
Alkatea | Yuriko Koike (en) | ||
Izen ofiziala | 東京都 Едо Tokio | ||
Herriburua | Shinjuku Tokio | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°41′22″N 139°41′30″E | ||
Azalera | 2.187,08 km² | ||
Altuera | 6 m | ||
Mugakideak | Chiba, Saitama, Yamanashi eta Kanagawa prefektura | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 14.264.798 (2022) 217.204 (2020) | ||
Dentsitatea | 6.501,58 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1868ko irailaren 6a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
Hiri senidetuak | Berlin, New York, Hegoaldeko Gales Berria, Jakarta, Seul, Kairoko gobernazioa, Pekin, Erroma, Paris, Mosku, São Paulo, Londres, Damasko, Amman, Casablanca, Delhi eta Honolulu | ||
http://www.metro.tokyo.jp www.metro.tokyo.jp | |||
1989 urtean, Tokiok irudi hau hartu zuen ikurtzat, T itxurako Ginkgo hostoa, Tokioren garapen eta oparotasun handia, xarma eta lasaitasuna irudikatuz. |
Itxi