Tuberkulosi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tuberkulosia, hetika edo tisia gaixotasun infekzioso bat da, Mycobacterium tuberculosis bakterioak sortzen duena.[1] Gehienetan birikei eragiten die, eta gorputzeko beste zati batzuk ere honda ditzake.[1] Gaixotasun akutua da, baina behin baino gehiagotan paira daiteke. Kasu gehienetan, ez du sintomarik adierazten; kasu horietan, tuberkulosi latente deitzen zaio.[1] Kasu horien %10etan soilik iristen da tuberkulosi aktibo bilakatzera, eta tratamendurik hartzen ez bada, kasuen erdietan heriotza ekar lezake.[1] Hauek dira tuberkulosi aktiboen sintoma ohikoenak: eztul kronikoa muki odolduarekin, sukarra, gaueko izerdia eta pisu galera.[1] Beste organo batzuk infektatzean sintoma askotarikoak izan litezke.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Tuberkulosi | |
---|---|
| |
Deskribapena | |
Mota | infekzio bakteriano primarioa, mycobacterium infectious disease (en) , Endemia, gaixotasun infekziosoa, eritasuna emerging communicable disease (en) |
Espezialitatea | infektologia pneumologia |
Arrazoia(k) | Mycobacterium tuberculosis |
Sintoma(k) | Eztula, hemoptisia, pisu galera, sukarra, gaueko izerdialdiak, bularreko mina, fatigue (en) hotzikara |
Sortzen du | Potten gaitza pulmonary toxicity (en) |
Patogenoaren transmisioa | aire bidezko kutsadura |
Azterketa medikoa | chest radiograph (en) , chest CT (en) , tuberkulinaren proba, lung biopsy (en) , Tuberculosis radiology (en) , chest photofluorography (en) , sputum culture (en) , GeneXpert MTB/RIF (en) , TB-LAM in the Diagnosis of TB (en) , QuantiFERON (en) , Ziehl-Neelsen tindaketa T-SPOT.TB (en) |
Asoziazio genetikoa | |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | cycloserine (en) , etionamida, 4-aminosalicylic acid (en) , Etanbutol, capreomycin (en) , Pirazinamida, isoniazida, isoniazida, viomycin (en) , Pirazinamida, cycloserine (en) , etionamida eta Errifanpizina |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | A15–A19 |
GNS-9-MK | 010–018 |
GNS-10 | A15–A19 |
GNS-9 | 010–018 |
OMIM | 607948 |
DiseasesDB | 8515 |
MedlinePlus | 000077 000624 |
eMedicine | med/2324 emerg/618 radio/411 |
MeSH | D014376D014376 |
Disease Ontology ID | DOID:399 |
Tuberkulosia airez kutsatzen da, gaixotasun aktiboa dutenek eztula egin, hitz egin nahiz doministiku egitean.[1] Tuberkulosi latentea dutenek, ordea, ez dute gaixotasuna zabaltzen.[1] Infekzio aktiboa ohikoagoa da HIESa dutenetan eta erretzaileak direnetan.[1] Tuberkulosi aktiboaren diagnosirako, toraxeko erradiografiak, ikerketa mikroskopikoak eta gorputzeko fluidoen hazkuntzak erabiltzen dira.[2] Latente dagoen kasuetan, Mantoux-en testa eta odol-analisiak egiten dira.[2]
Tuberkulosia izateko arriskuan daudenei behaketak, detekzio goiztiarrak eta txertoak egiten zaizkie; bereziki, Calmette-Guérin baziloaren txertoa.[3] Norbait arriskuan dagoela esaten da tuberkulosi aktiboa duen norbaitekin aurrez aurreko kontaktua izan badu. Tratamendurako, antibiotiko ugari hartu behar dira denbora luzean.[1] Antibiotikoekiko erresistentzia arazo bilakatu da, hainbat anduirekin ez baitute funtzionatzen orain arteko antibiotikorik eraginkorrenek.[1]
2018ko datuen arabera, uste dute munduko biztanleen laurden bat tuberkulosiz infektatuta dagoela.[3] Urteko, populazioaren %1 gaixotzen dela kalkulatzen dute.[4] 2017an, tuberkulosi aktibo 10 milioi kasutik gora zeuden, eta horietatik 1,6 milioi hil ziren.[5] Heriotzen %95 garapen bidean diren herrialdeetan izan zen; horietatik %50 baino gehiago Indian, Txinan, Indonesian, Pakistanen eta Filipinetan.[5] 2000. urtetik hona, urtero izaten den kasu kopurua jaisten doa.[1]
Aitortu beharreko gaixotasuna denez, 489 tuberkulosi kasu jakinarazi zituzten 2005ean Euskal Autonomi Erkidegoan. Nafarroa Garaian, 2006an, 82 kasu inguru izan ziren. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako daturik ez dago jasota oraingoz.
"Hetika", "tisia" nahiz "tisisa", "biriketakoa", "birikeria" eta "bularretikoa" ere esan izan zaio euskaraz.