From Wikipedia, the free encyclopedia
Turkierazko literatura hizkuntza hartaz egindakoa da, bai Otomandar Inperioko garaikoaz baita gaur egungo mintzairaz ere. XV. eta XVI. mendean olerkariak nabarmendu baziren, XIX. mendean erromantizismoa ikur nagusia izan zen.
2006an Orhan Pamukek jaso zuen Literaturaren Nobel Saria, hizkuntza honetako idazle bakarra.
XVI. mendean, Otomandar Inperioaren zabalkundearekin batera, Arabiako eta Persiako eraginak zituen literatura egin zen. Garai hartako idazle aipagarrienak Fuzuli (1480-1556) eta Baki (1526-1600) olerkariak dira.
XIX. mendean, aldaketa nabarmena izan zen, Frantziako erromantizismoaren eragineko literatura egiten hasi baitzen. Namik Kemalek (1840-1888) aberriaren eta askatasunaren ideiak zabaldu zituen.
Hizkuntzaren erreformarekin batean (ortografia fonetikoa bideratzea eta arabieraren eta persieraren irakaskuntza galaraztea) idazkera egunoroko hizkuntzara etorri zen. Errealismoak gorteko poesiaren tokia hartu zuen, eta idazleek herri xumearen bizimodua islatu zuten: Nazim Hikmet (1902-1963), Yachar Kemal (1923-2015) eta Mahmut Makal (1930-2018) dira aipagarri batzuk.
Orhan Veli Kanik (1914-1950) olerkari berritzailea izan zen XX. mendean.
Idazle ospetsu garaikideak eman ditu, tartean Yasar Kemal (1923-), Literaturako Nobel saria lortu duen Orhan Pamuk (1952-), Duran Çetin (1964-) eta Mehmet Murat İldan (1965-).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.