Txarrantxa edo alanbre arantzaduna[1][2] tarteka punta zorrotzak dituen burdin haria da, hesiak eta oztopoak eraikitzeko erabilia. Txarrantxa zeharkatzen edo gainetik igarotzen saiatzen den pertsona edo animalia batek zauritzeko arrisku handia izango du.

Datu azkarrak Fabrikazioa, Diseinatzailea ...
Txarrantxa (hesia)
Alanbrea
Thumb
Fabrikazioa
DiseinatzaileaJoseph Glidden (en) Itzuli eta Lucien B. Smith (en) Itzuli
Itxi

Batez ere abereentzako hesietan erabiltzen da, zaintzak baino kostu txikia duelako, baina baita ere segurtasun handia behar duten eremuen inguruan, intrusioak edo ihesak saihesteko. Erraz instalatzen da, eta ez du trebetasun berezirik behar: nahikoa da euste-puntu batzuk izatea, kableen edo grapen bidez finkatu ahal izateko.

Txarrantxa asko erabili izan da gudu-zelaietan. Desbiribilkatuta eta lurrean besterik gabe jarrita, soldaduen aurrerapena geldiarazten du, bertan korapilatu ere egin baitaitezke. Kasu honetan, txarrantxa ebaketa-xaflez osatuta egon daiteke. Lehen Mundu Gerran, lubaki-gerran hildako gehien eragin zituen asmakizuna izan zen, metrailadorearekin batera.

Historia

Michael Kellyk (DeKalb, Illinois, AEB) lehen txarrantxa patentatu zuen 1868an. Bi burdin harien artean arantza metaliko bat txirikordatu zuen, eta barbed wire deitu zuena sortu zuen. Asmakizun honi esker, De Kalb bihurtu zen mendebaldeko ordoki handien nekazarien kolonizazio sargunea.

Kellyk ezin izan zuen bere asmakuntzaren ekoizpen intentsiboa lortu 1876ra arte. Ordurako, DeKalb hiriko beste asmatzaile batzuek beren txarrantxaren imitazioak sortu zituzten. 1880rako, De Kalb urtean 360 tona burdin hari ekoizten ari zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.