Abereak edo azienda[1] —zenbait euskalkitan abrea[2], kabala edo ganadu[1]janaria, zuntzak eta lana bezalako ondasunak ekoizteko gizakiak nekazaritza inguruneetan etxekotuta hazten dituen animaliak dira. Normalean, abereak irabaziak izateko hazten dira, abeltzaintzaren bidez, eta egun, lehen sektoreko jarduera nagusietako bat dira.

Thumb
Ardiak eta behi bat bazkatzen, Hegoafrikan

Etimologia eta esanahia

Abere hitzak latinezko habere ("ukan") forman du jatorria. Esanahi modernoan erromantze garaian agertu zen[3].

Hala ere, abere eta azienda hitzak lausoak dira eta oso esanahi hertsia edo zabalagoa eman dakieke. Ikuspuntu zabalagoaren arabera, gizakiak erabilera jakin bat emateko hazten duen animalia oro aberea da: ikuspuntu horretatik, animalia etxekotuak erdi-etxekotuak edo harrapatutako animalia basatiak dira. Adiera hertsiagoan, etxeko animaliak soilik dira, haragitarako hazten diren etxeko animaliak soilik edo, halaber, haragi gorria ekoizteko hazten diren etxeko animaliak soilik. Zenbait lekutan, abere hitza soilik zaldi aziendari dagokio.

Abereen sailkapena

Oro har, behiei abelgorri edo azienda gorri esaten zaie (bertako arraza gorriei, behintzat); ardiei, abelxuri edo azienda zuri; eta zaldi-behorrei (batzuetan, ahuntzei eta urdeei ere bai), abelbeltz edo azienda beltz[4][5], agian garai batean Euskal Herriko zaldi azienda nagusia pottokak zirelako.

Erronkarieraz zaldi-behorrei abregende esaten zitzaien; ardiei, ilagende; ahuntzei, bilagende; eta txerriei, txerrigende[6].

Behiei, astoei, zaldiei eta neurri bereko animaliei, abere larri esaten zaie[7], eta ardiei, ahuntzei eta urdeei, abere xehe (zenbait euskalkitan abeltxe edo giberri)[4][8]. Antzeko sailkapenak abere nagusiak eta abere txikiak bereizten ditu[9].

Informazio gehiago oilotarrak, behitarrak ...
Abere etxetiarrak[10]
Thumboilotarrak Thumbbehitarrak Thumb arditarrak Thumburdetarrak Thumbzalditarrak Thumbahunztarrak Thumbastotarrak
Ohiko termino orokorra oiloa, oilaskoa abelgorria, behiak abelxuria, ardiak, arresak urdea,txerria abelbeltza, zaldia, zamaria ahuntza astoa
Ume hizkeran kokoko, tita mumu, bebe be, me, ñoño tilli, kuttu, kutxo arri-arri, yoyo, llollo miñiñi jo-jo, atto
Okela, orokorki oilakia gelia, behikia aratxekia ardikia, bildoskia txerrikia, urdakia, xingarra zaldikia ahunzkia astakia
Izen zientifikoa Gallus gallus Bos taurus Ovis aries Sus scrofa domesticus Equus caballus Capra aegagrus hyrcus Equus (asinus) asinus
Eme heldua oiloa behia ardia ahardia, urdemea, txerrama, makera behorra ahuntza astama, astaina
Ar heldua oilarra zezena aharia apoa, apotea, aketza, ordotsa garainoa, almazaria akerra astarra
Gaztea, orokorki oilaskoa txekorra, txahala arkumea, bildotsa txerrikumea, urdakumea, titi-txerria, esne-txerria moxala, zaldiñoa antxumea, auma, segaila, triska astakoa, astañoa
Eme gaztea oilanda aratxea, bigara, bigantxa, urrixa arkaztea urdanga, bargasta, aharkela, urrixa behoka, pottoa, pottoka axoa, abuxoa astaña, astakila
Ar gaztea oilaskoa idiskoa, zekorra, zezenkoa aharikoa urdekoa zaldikoa akerkoa, giberria astakiloa
Oso gaztea txita esne-txekorra axuria txerrikumea, urdakumea zalkumea, moxala ahuñea, pittika astakumea
Ar esterilizatua kapoia idia zikiroa azkaia, ordoxa zamaria aketoa, aketirena, akirina, gesteroa, iraskoa berdatsa
Itxi


Abeltzaintza

Abereen hazkuntzatik, gizakiak halako irabaziak eskuratze ditu[4]:

  • animalia bera;
  • elikagai izango diren produktuak (haragia, hesteak, gantzak, esnea, arrautzak, eztia);
  • bestelako produktuak (zurdak, ileak, tendoiak, artilea, larruak, hezurrak, lumatxa, adarra, simaurra, ongarri likidoa, animali irinak);
  • abereen indarra.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.