Unai Pascual
ikertzailea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Unai Pascual Garcia de Azilu (Gasteiz, 1973) IkerBasqueko ikerketa-irakaslea da 2011tik Klima Aldaketaren Euskal Zentroan (BC3). 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen ekonomialari ekologikoa da gizarte-zientziak eta natura-zientziak lotzen saiatzen dena, sistema sozioekologiko konplexuak ulertzeko.[1][2] Ingurumen aldaketa globalaren, ekonomiaren eta gizarte auzien arteko loturak aztertzen ditu, betiere iraunkortasunaren zientziaren esparrutik. Mundu mailako diziplinarteko zientzialari aipatuenen zerrendetan ageri da. 20 doktorego tesi zuzendu ditu.[3]
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Unai Pascual | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1973 (50/51 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Yorkeko Unibertsitatea (1998ko irailaren 1a - 2002ko abuztuaren 31) Doktoretza |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea eta ekonomialaria |
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea Manchesterreko Unibertsitatea (2001 - 2003) Cambridgeko Unibertsitatea (2001 - 2013) Basque Centre for Climate Change (en) (2011 - |
Itxi