Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea
Bermeoko Arraun Elkartea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea Bermeoko arraunketa elkartea da. TKE Liga gehien lortu dituen arraun taldea da, zortzi, eta Kontxako Bandera zazpi aldiz ere irabazi du.
Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea | |
---|---|
Ezizena | Txo |
Sorrera | 1992 |
Herria | Bermeo, Bizkaia |
Lehendakaria | Agustín Aramburu |
Entrenatzailea | Iker Zabala |
Patroia(k) | Gorka Aranberri |
Kolorea(k) | Urdin iluna |
Trainerua | Bou Bizkaia |
Palmaresa | 7 Kontxako Bandera 9 TKE Liga 3 Espainiako Txapelketa 8 Euskadiko Txapelketa 14 Bizkaiko Txapelketa |
2023: Kontxa | 1.a |
2023 | 1.a (TKE Liga) |
Webgunea | www.urdaibaiarraun.net |
Bermeok XIX. mendean Bilbo aldean jokaturiko estropadetan hainbat garaipen lortu zituen. Kontxako Banderan ere hartu zuen parte, azkenengoz 1923an. Ordutik ez dago bermeotar traineruen berririk 1975ean Bermeoko Arraun Elkartea sortu zen arte. Beti arraunlari eskasiaz ibili zenez beste klubekin elkarketak egiten zituen, Arkoterekin eta Lutxanarekin adibidez.
1992. urtean Bermeo, Elantxobe eta Mundaka arraun taldeek Urdaibai inguruan arraunketa indartzeko Urdaibai ekimena sortu zuten. 1999an gauzatu zen traineru indartsua atereaz, baina 2001etik aurrera bermeotarren proiektua da.
XXI. mendeko traineru indartsuena da eta palmares itzela lortu du. Arraunlari talde trinkoa du eta erreferentziazko ontzia bihurtu da urtero. TKE Ligan Urdaibai izena erabili izan du eta txapelketatan eta Kontxako Banderan Bermeo izan da. 2022tik aurrera taldeak ofizialki Bermeo Urdaibai A.E. izena hartu du.