Uren banalerro
From Wikipedia, the free encyclopedia
Uren banalerroa elkarren ondoan dauden bi isurialde hidrografikoren arteko muga da. Banalerroaren alde banatara eroritako euri-urak arro edo isurialde bakoitzeko ibai nagusiek jasotzen dituzte azkenean, eta itsasoratzea toki oso urrunetan gerta daiteke.
Euskal Herrian uren banalerro argi bat dago, Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeak banatzen dituena.