Idazle poloniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Władysław Stanisław Reymont (Kobiele Wielkie, Łódź, 1867ko maiatzaren 7a - Varsovia, Polonia, 1925eko abenduaren 5a) poloniar idazlea eta eleberrigilea izan zen.
Wladyslaw Stanislaw Reymont | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Władysław Stanisław Rejment |
Jaiotza | Kobiele Wielkie (en) , 1867ko maiatzaren 7a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Poloniako Bigarren Errepublika |
Talde etnikoa | Poloniarra |
Heriotza | Varsovia, 1925eko abenduaren 5a (58 urte) |
Hobiratze lekua | Powązki Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Aurelia Szacnajder Szabłowska (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, gidoilaria eta prosalaria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Związek Zawodowy Literatów Polskich (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | National League (en) Polish People's Party "Piast" (en) |
Kobiele Wielkie herri txikian jaio zen, Radomskotik hurbil. Eraikuntzako langilea, jostuna eta antzezlea izan zen idazten hasi aurretik. "Jasna Gora-rako erromesaldia", egunkari baterako egin zuen artikulu bati esker egin zen ezagun. Ondoren, Komediantka (1896, "Komedia egilea"), Spotkanie (1897, "Topaketa") eta Ziemia obiecana (1899, "Agindutako lurraldea") kontakizun-liburuak idatzi zituen. Gizarte industrialaren sorreraren zailtasunak aztertu zituen obra horietan.
Bestela, Chłopi (1904-1909, lau liburuki; "Nekazariak") obra handia izan zen idazlearen maisulana eta horri esker, 1924an, Literaturako Nobel saria jaso zuen.
Harenak dira, halaber, "Ameslaria" (1911); Wampir (1911, "Banpiroa"); Rok 1794 (1913-1918, hiru liburuki; "1794. urtea") eta "Frontearen gibelean" (1919) kontakizun-liburuak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.