From Wikipedia, the free encyclopedia
Xari[1] (frantsesez: Chari) erdialdeko Afrikako ibai luzea. Afrika Erdiko Errepublikan jaiotzen da, eta Txad aintziran isurtzen ditu urak. Ibilbidearen zati bat Txad eta Kamerunen arteko muga naturala da.
Xari | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 282 m |
Mota | ibai |
Luzera | 1.400 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 8°34′13″N 19°03′23″E |
Estatu burujabe | Txad |
Txaden banaketa administratiboa | Ouaddaï |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 650.000 km² |
Arro hidrografikoa | Chari River Watershed (en) |
Ur-emaria | 1.159 m³/s |
Bokalea () | Txad |
1.400 km-ko luzera du, eta 548.747 km²-ko arroa. Munduko 55 arro handienen artean dago. Ibaiadar garrantzitsuenak Sara, Aouk, Bahr Keïta, Salamat eta Logone dira. Sarh eta N'Djamena hiriak dira zeharkatzen dituen hirietako batzuk.
Xari ibaira iritsi ziren lehen europarrak Dixon Denham, Hugh Clapperton eta Walter Oudney britaniarrak izan ziren, eta Txad aintzirara iritsi ziren 1823an.
Xari ibaia Afrika Erdiko Errepublikan jaiotzen da, Bamingui eta Gribingui ibaien elkargunean, Txad eta Afrika Erdiko Errepublikaren arteko mugan. Bamingui ibaia 50 km-tan zehar Txad eta Afrika Erdiko Errepublikaren arteko muga naturala da. Ibaiaren tarte honetan, Bangoran ibaiarekin bat egiten du, eta biek Bamingui-Bangorameko Parke Nazionala mugatzen dute.
Ondoren, Txadeko lurretan sartu baino pixka bat lehenago, eskuinetik Bahr Aouk ibaiarekin egiten du bat, Txad eta Afrika Erdiko Errepublikaren arteko muga eginez.
Xari ibaia Txadeko hiriburua (N'Djamena) zeharkatzen du, eta bertan ibaiadar nagusietako bat (Logone) hartu ondoren, Txad aintziran isurtzen ditu urak. Txad aintziraren uren % 80a Xaritik datoz.
Ibaiaren ibilbidearen azkeneko zatiak, Kamerun eta Txaden arteko muga egiten du, eta Logone ibaiarekin batera, Djamenan dauden 6.000 km²-ko lautadak urpetzen ditu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.