idazle espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Xosé Lluis García Arias (Teberga, Asturiasko Printzerria, 1945eko maiatzaren 6a) asturiar filologo eta idazlea da. Asturiasko Hizkuntzaren Akademiako lehendakaria izan zen 1981ean sortu zenetik 2001 arte.
Xosé Lluis García Arias | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montecieḷḷu, 1945eko maiatzaren 6a (79 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oviedoko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania asturiera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, filologoa, erromanista eta dialektologoa |
Enplegatzailea(k) | Oviedoko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak |
Palentzian eta Pontevedran batxilergoa egin ondoren, Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Oviedoko Unibertsitatean. Urte batzuk beranduago, Filologia Erromanikoko doktore-titulua lortu zuen. Oviedo, Valladolid eta Leongo unibertsitateetan irakasle izan zen. Gaur egun, García Arias Filologia Hispanikoko katedradun erretiratua da Oviedoko Unibertsitatean.
Conceyu Bablearen sortzaileetako bat izan zen eta honen lehen presidentea bihurtu zen. Asturieraren ofizialtasunaren aldeko mugimenduari estuki lotuta egon da urte luzez eta artikulu, hitzaldi, biltzarretako ponentzia eta liburu ugari idatzi ditu. Batez ere saiakera-lanak idatzi ditu, baina baita hainbat itzulpen egin ditu, hala nola, asturierazko Printze Txikia. Horrez gain, azpimarratu behar dugu asturiar filologiaren esparruan emandako aurrerpauso nabarmenak. Besteak beste, García Ariasek prestatu zuen asturieraren hiztegirik zehatzena, Asturiar Hizkuntzaren Hiztegi Orokorra (DGLA).
2020an, Asturiasko Aurrerapenaren Aldeko Elkarteak Banakako Aurrerabidearen Saria eman zion.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.