From Wikipedia, the free encyclopedia
Yom Kippur (hebreeraz: יוֹם כִּפּוּר, ˈjom kiˈpuʁ ahoskatua, pluralean יום הכיפורים, Yom HaKipurim) edo Pekamenaren Eguna, juduen jaia da, tishrei hileko hamargarren egunean (irailaren bukaeran edo urriaren hasieran) ospatzen dena. Urteko egunik sakratuena da juduentzat. Janaria, edaria, bainua eta senar-emazteen arteko sexu-harremanak debekaturik daude, eta sineslearen eta Jainkoaren arteko adiskidetasuna berrezartzen da egun horretan.
Yom Kippur | |
---|---|
Jatorrizko izena | (he) יוֹם כִּיפּוּר (yi) יום־כּיפּור (he) יוֹם הַכִּפּוּרִים |
Mota | public holiday (en) : Israel ta'anit (en) gertaera errepikakor jaiegun |
Egun | 10 Tishrei (en) |
Erlijioa | judaismo |
Celebration (en) | mundu osoan |
Garrantzi handienetako jaiegun judua denez, Yom Kippurreko jaiegunean judu laikoek ere parte hartu ohi dute. Horietako asko Yom Kippur eta Rosh Hashanah edo juduen urteberrian bakarrik joaten dira sinagogara eta, ondorioz, sinagogak jendez beteta egon ohi dira data horietan.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.