Zipreko euro txanponak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zipreko euro txanponak aurkian Zipreko Errepublikari dagozkion ikur eta irudi nazionalak dituzten euro txanponak dira. 2008ko urtarrilaren 1etik daude zirkulazioan, Ziprek euroa diru ofizialtzat hartu zuenean zipretar liberaren ordez. Diru-aldaketa egiteko Europako Banku Zentralak 0,585274 zipretar liberatan ezarri zuen euroaren kanbio-tasa.[1]