112 (telefono zenbakia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
112 (bat bat bi ahoskatua[1]) Europar Batasun osoan, Kolonbian eta GSM sistemak funtzionatzen duen herrialdeetan erabiltzeko larrialdietarako telefono zenbakia da. 1991n ezarri zuen Europar Batasunak larrialdietarako zenbaki unibertsal gisa. Eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan, ematen du zerbitzua, salbuespenik gabe.


112 telefono zenbakia doakoa da. Telefono mugikorretatik deitu daiteke estaldura dagoenean, nahiz eta estaldura hornitzen duen operadoreak erabiltzailearena ez izan.
112 telefonoaren bidez, larrialdiren batean edo berehalako arriskuren baten aurrean dauden pertsonek larrialdiko laguntza eska dezakete honako arlo hauetan: herritarren segurtasuna, su itzaltze eta salbamendua, osasun larrialdiak, babes zibila edo bertzelako laguntza egoerak[2].
Remove ads
Zer egin 112 deitzean
112 telefono zenbakiarekin harremanetan jarri ondoren, honako hau egitea gomendatzen dute[2]:
- Ahalik eta informazio esanguratsu gehien denbora laburrean hauek helarazten saiatzea:
- Izena, telefono zenbakia eta nondik deitzen den adieraztea.
- Zer gertatu den eta non gertatu den azaltzea.
- Zaurituen edo gaixoen kopurua eta egoera.
- Nola eta noiz gertatu den.
- Lasai egon behar da eta modu ordenatuan erantzun behar zaie operadorearen galderei, guztiak beharrezkoak baitira behar den laguntza bidaltzeko.
- Elkarrizketa amaitu ondoren, komeni da abisua emateko erabilitako telefonoa libre izatea, informazio gehiago eman behar bada edo deitu duenari autobabeseko gomendioak helarazi behar bazaizkio.
Remove ads
Herrialdeak
112 telefono zenbakia erabiltzen duten herrialdeen artean:
Alemania
AEB (telefono mugikorren operadore gehienekin)
Andorra
Armenia
Belgika
Bielorrusia
Bulgaria
Danimarka
Erresuma Batua (999 telefono zenbakiarekin batera)
Errumania
Errusia (2008tik aurrera)
Eslovakia
Eslovenia
Espainia
Estonia
Finlandia (
Åland barne)
Frantzia (15arekin anbulantziarako, 17arekin poliziarako eta 18arekin suhiltzaileetarako)
Gibraltar
Grezia
Hegoafrika
Hego Korea (polizia bakarrik)
Herbehereak
Hong Kong (gune menditsuetan soilik; 999 zenbakira birbideratzen du deia)
Hungaria
India (poliziak bakarrik)
Irlandako Errepublika
Islandia
Italia (Carabinieriak bakarrik)
Kolonbia (poliziak bakarrik)
Kroazia
Letonia
Libano
Liechtenstein
Lituania
Luxenburgo
Malaysia (telefono mugikorrak bakarrik)
Malta
Norvegia (polizia bakarrik)
Polonia (997, 998, 999 telefono zenbakiekin batera)
Portugal
San Marino (polizia bakarrik)
Suedia
Suitza
Turkia (anbulantzia bakarrik)
Txekia
Ukraina (Kharkiven bakarrik)
Vatikano Hiria (Vatikano Hiriko Jendarmeriak bakarrik)
Zipre
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads