1512
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Remove ads
Gertaerak
Euskal Herria
- Urria erdialdean Nafar erresumaren lehen kontraerasoa.
- Maiatzaren 28a – Gaztelako Fernando II.ak, Burgostik idatzi zien Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ahaide Nagusiei, Nafarroako Erresumaren aurka abiatzear zen gudan beren laguntza eskatuz.
- Ekainaren 12a – Gaztelako armada Nafarroari eraso egiteko prestatzen ari zela, armada nafarreko Petri mariskalak eta Mauleko Ladron beaumontarrak kontaktuak hasi zituzten, inbasioa ekiditen saiatzeko. Alferrik, ordea, Gaztelako erregearen asmoak irmoak baitziren.
- Uztailaren 21a –
- Nafarroaren inbasioa hasi zuen Albako Dukeak Ziordia eta Goizuetatik sartuz. 12.000 soldadu zituen berekin, Afrika eta Italiako gerretan aritutakoak.
- Gaztelako gudalosteek Etxarri-Aranatz konkistatu zuten.
- Uztailaren 22a – Gaztelako ejerzitoak Uharte Arakil hartu zuen mendean.
- Uztailaren 25a – Iruñeko alkateak eta hainbat zinegotzik hiria Albako Dukeari entregatu zioten, obeditu ezean gaztelarrek hiria suntsituko zutela mehatxu egin ostean. Gaztelako tropak hiribildura sartu ziren.
- Abuztuaren 30a – Cristóbal Villalba militar gaztelarrak sarraskia egin zuen obeditzen ez zuten nafarren aurka, Nafarroako Erresumaren konkistan.
- Irailaren 9a – Tutera Gaztelako Armadaren aitzinean errenditu zen.
- Irailaren 10a – Nafarroa Beherea inbaditu zuen Gaztelako armadak. Nafarroa Garaia ia osorik menderatuta, bereziki krudelak izan ziren Behe Nafarroan.
- Irailaren 24a – Donibane Garaziko gaztelua setiatzen ziharduen gaztelarren soldadu unitate bat matxinatu egin zen euren aginte militarraren aurka.
- Urriaren 21a – Monjolose herri baxenafarra erre zuten Albako Dukearen aginduetara zeuden soldadu gaztelarrek. Herritarrak etxeetatik aterarazi eta Donibane Garazira bidali zituzten, herria errautsetan utziz.
- Azaroaren 5a – Iruñeko murruen kanpoaldean borroka hasi zen Nafarroako armadaren eta okupatzaile gaztelarraren artean.
- Azaroaren 18a – Petri Rada nafarra torturatuta hil zuten gaztelarrek, konkista garaian. Nafarroako errege-erreginen alde Murillo el Frutoko altxamenduaren buru izana zen De Rada.
- Azaroaren 27a – Iruñeko murruen aurkako bigarren erasoa abiatu zuen Nafarroako armadak, barnean gaztelarrak gotortuta zirela.
- Abenduaren 7a – Gaztelaren aldeko Gipuzkoako bandokide talde batek, Nafarroako beaumontarren talde batekin batera, Nafar legitimisten armadari eraso egin zion Belaten.
Mundua
- Maiatzaren 3a – Laterango V. kontzilioa hasi zen San Joan Laterangoaren basilikan, Julio II.ak antolatua.
- Uztailaren 18a – Bloisko IV. ituna sinatu zen.
- Uztailaren 19a – Fernando Katolikoak, Aragoiko errege eta Gaztelako gobernadoreak, Nafarroako Erresumaren inbasioa agindu zuen ofizialki.
Arte eta kultura
- Urriaren 31 – Kapera sistinoko freskoak inauguratu zituzten Vatikanoko Jauregi Apostolikoan, Michelangelok margotuak.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Remove ads
Jaiotzak
- Urtarrilaren 31 – Henrike I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1580).
- Martxoaren 5a – Gerhard Mercator, flandestar geografoa, matematikaria eta kartografoa (h. 1594).
- Apirilaren 10a – Jakue V.a Estuardo, Eskoziako Erresumako erregea (h. 1542).
- Maiatza – Katalina Parr, Ingalaterrako erregina ezkontidea (h. 1548).
- Irailaren 6a – Alfonso de Córdoba, nafar noble eta militarra (h. 1565).
- Abenduaren 4a – Jerónimo Zurita, espainiar historialaria (h. 1580).
- Domingo Salazar, arabar apaiza (h. 1594).
- Pedro Ganboa, bizkaitar lan-maisu misiolaria (h. 1552).
Remove ads
Heriotzak
- Otsailaren 22a – Ameriko Vespuzio, Gaztelako Koroa eta Portugalentzat lan egin zuen italiar jatorriko nabigatzailea (j. 1454).
- Apirilaren 8a – Margarita Brunswick-Lüneburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa jaiotzez eta Mecklenburg-Stargardeko dukesa ezkontzaz (j. 1442).
- Apirilaren 11a – Gaston Foixkoa, Nemoursko eta Narbonako dukea, frantziar noble eta militarra (j. 1489).
- Maiatzaren 21a – Pandolfo Petrucci, Italiako tiranoa (j. 1452).
- Maiatzaren 26a – Bayezid II.a, Otomandar Inperioko sultana (j. 1447).
- Azaroaren 13a – Emery d'Amboise, Jerusalemgo San Joan Ordenaren 41. Maisu Handia (j. 1434).
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads